11-12-2024 Miércoles, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Mezak Elorrioko basilikatik ETBn
13.01.2024

Mezak Elorrioko basilikatik ETBn

Sortze Garbia basilikatik emongo dira domekako mezak euskaraz euskal telebista publikoan (ETB1). Baslika eder honetatik eskaini ziran urtarrilaren 6ko -Jaunaren Agerkundea- eta urtarrilaren 7ko -domeka- mezak be. Iñaki Jauregi parrokoa izango da buru gaur grabatu eta bihar eskainiko dan Eukaristian. Datorren domekaz, Juanito Gallastegi abadea izango da buru. Sor Carolina monjak joko dau organoa, gaixorik dan Jesus Ayerra organista titularraren lekua hartuz. Itziar Landaburuk zuzentzen dauan parrokiako abesbatzak lagunduko dau kantuakaz.

ETBren lehen kateko programazinoan ohikoa danez, domeka eta jaiegunez meza emoten dabe goizeko 10:00etan. Oraingoan, Bizkaiaren zaindarietako bat dan Berriotxoako San Balendinen jaioterria dan Elorrioko basilikatik, kultur intereseko eraikinetik izango da. 

Elorrioko Sortze Garbia parrokia
Berriotxoa eguneko ospakizun bat Elorrioko Sortze Garbia basilikan.

Eleiza

ETBtik emoten dabezan mezak Begoñako basilikan grabatu ondoren, Elorriok hartu dau lekukoa.

Arkitektura eta sinbologiaren aldetik egundoko balioa dauan elizan grabatzen dihardue mezak. Eleiz Museoaren web orrialdean azaltzen danez, 1634an, Elorrioko Sortze Garbia basilika Europako eraikinik bikainenetakoa zala idatzi eban Gonzalo Otalora eta Guissasa durangar historialariak.

Eleiza hau, gotikoaren eta errenazimentuaren artean eraikitako euskal eleizen adibiderik esanguratsuenetakoa da., nabeak altura berekoak izatea dalarik sasoi horretako eraikinen ezaugarri nagusia. Euskal Herrian ohikoak diran eleizok ‘hallenkirche’ (‘saloi-eleiza’) esamolde alemanagaz ezagutzen dira eta Erdialdeko Europako ereduetan oinarritzen dira.

Elorriotar misiolaria Filipinetan

Jaione Lopez elorriotarra Filipinetara joan zan misiolari joan dan uztailean, Berriotxoako San Balendin eguneko ospakizunean egin zan bialketaren ostean. Atzo, Eleizak bihar ospatuko dauan Ume Misiolariak kanpainaren haritik, alkarrizketa egin eutsen Bizkaia Irratian, eta hilabeteotako esperientzia kontatu eban.

Basílica de Elorrio