Barriak
Etiquetado como: ETB
Meza ETBan, Gernikako Andra Mari eleizatik
Gaur eta datozan hiru domeketan, Euskal Telebistak Gernikako Andra Mari parrokiatik emongo dau meza. Jesus Llarena parroko eta Liturgiarako ordezkaria izango da buru Eukaristietan. Eskola Kristo taldeak eta Rosa Eriz organistak lagunduko dabe liturgian. Eukaristia honetan eta aita santu barria izendatu arte eleizbarrutian ospatuko diranetan, Aulki Santua hutsik dan bitartean …
ETBk Lekeitiotik emongo ditu datozan domeketako mezak
Euskal telebista publikoaren lehenengo kateak (ETB1), Lekeitioko basilikatik emongo ditu mezak datozan lau domekatan goizeko hamarretan. Tenplu honek erretaula nagusi zoragarria dau, Sevilla, Toledo eta Oviedokoakaz batera, Estatuko handienetakoa dana. Andra Mariaren Zeruratzearen izenpeko dan tenplu honetan, Cavaille Coll organoa dago eta hori joz girotuko dau eleizkizuna …
Mezak Elorrioko basilikatik ETBn
Sortze Garbia basilikatik emongo dira domekako mezak euskaraz euskal telebista publikoan (ETB1). Baslika eder honetatik eskaini ziran urtarrilaren 6ko -Jaunaren Agerkundea- eta urtarrilaren 7ko -domeka- mezak be. Iñaki Jauregi parrokoa izango da buru gaur grabatu eta bihar eskainiko dan Eukaristian. Datorren domekaz, Juanito Gallastegi abadea izango da buru. Sor Carolina …
ETBko mezak Berrizetik
Datozan hiru domeketan, ETB1en goizeko 10:00 emongo dabezan mezak Berrizen ospatuko dira, hain zuzen be, San Joan Ebanjelaria parrokian eta Txomin Alonso parrokoa buru dala.
Kontzertu bi San Bizente eleizako organoa zaharbarritu ondoren
Maiatzaren 26an berinaugurau zan 1984an Aquilino Amezuak egindako organoa Abandoko Bizente Martiriaren eleizan. Ekitaldiaren buru on Joseba Segura gotzaina izan zan. Kontzertua bertako parrokiako organo jolearen esku egon zan: José Ramón Rodríguez Vadillo. Berinaugurazinoa dala-ta, beste kontzertu bi programau dira. Lehenengoa eguen honetan izango da eta hurrengoa uztailean.
Emilio Avellanal abadea hil da, "bihotz onekoa eta zintzoa"
Emilio Avellanal Gutierrez eleizbarrutiko abadea joan dan zapatuz, ekainak 20, hil zan Bilbon, 97 urte ebazala, eta abade bizitzari 72 urte eskeinita. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar, eguaztena, izango da 20:00etan, Santurtziko Gorka Deuna parrokian.
Kanpai-errezitaldia, Begoñan eta ospakizunak, Gaztelugatxen, San Joan egunaren inguruan
Gaur, ekainak 23, San Joan Bateatzailearen egunaren bezperan, kanpai-errezitaldia ospatuko da 18:45etan, Begoñako basilikan. Gura dabenek, basilika aurreko zabalunetik jarraitu ahal izango dabe ekitaldia. BIhar -ekainak 24, eguaztena-, Gaztelugatxeko San Joan ermitan Eukaristiak ospatuko dira 6:30etan, 7:30etan, 8:30etan eta 12:00etan. Gainera, ermitara joaterik ez dabenen eskariei erantzunez, Eukaristia bi ospatuko dira Bermeoko San Frantzisko parrokian, 9:00etan eta 12:00etan.
Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat
Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.
Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan
Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astekoak, asteko barri nagusien ikus-entzunezko laburpenak bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusiak jasotzen ditu.
Erlejinoen arteko hartu-emona, jasangarritasuna eta ekologia irakasle izango diranen heziketan
Ekainean aurrera goazala, ikasturtea amaitzen ari da ikastegi guztietan. Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) egindako balantzean, zera nabarmendu dabe: "seihilekoan oinarri izan diran hazkunde pertsonala eta aniztasunaren errespetua".
Arratiako parrokiak Urkiolara doaz erreguteak egitera
Arratiako parrokietatik erromesaldia egingo da bihar Urkiolako santutegia. Artea, Zeanuri, Lemoa, Ubidea, Bedia, Areatza, Igorre, Dima eta Arantzazuko 200 fededun inguru batuko da bihar "Enbor beretik, hosto anitz" goiburua ardaztzat hartura.
Jardun gura dozu boluntario lez San Frantzisko auzoan?
"Sanfran Intercultural" gazteentzako (18 urtetik gorakoak) esperientzia da. San Frantzisko auzoan egingo da uztailaren 11 eta 19 bitartean. Kultura eta errealitate anitzetako pertsonen bizilagun izango dira, askotariko gizarte egitasmo eta tailerretan parte hartuko dabe, taldean gogoeta egin eta munduari, eta euren buruari" begiratzeko era barria atzeman.
Dolores Sopeña Institutuko alkarteak amaiera emongo deutse 125. urteurrena ospatzeko ekitaldiei
Doloares Sopeña Institutu Katekistak kapitulu historikoari amaiera emongo deutso Bilbon. 1901etik aurrera langileen familien eta ahulezizko pertsonen ondoan jardun dauan alkarte erlijiosoak agurreko Eukaristia ospatuko dau bihar arratsaldeko bost eta erdietan, Karmengo Ama eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Eleizkizunak amaieta emongo deutso Institutuak Bilbon burutu dauan 125 urteko ibilbideari.



