03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 2024ko lehenengo Astekoak
14.01.2024

2024ko lehenengo Astekoak

Ministerio Ordenatua gogo-jardunetan

Talde biak (euskerazkoa eta gaztelaniazkoa) Larreako (Zornotza) Gogarte Etxean batu dira.

Lontzo Zugazagak eta Miguel Angel Esnaolak gidatu dabez, hurrenez hurren, euskeraz eta gaztelaniaz.

Datorren astean, gotzainentzako gogo-jardunak ospatuko dira Madrilen eta han izango da On Joseba Segura Bilboko gotzaina.

Bateo-agiriak

Bilboko Eleizaren Historia Artxiboan bateo-agiriak eskatzen dihardue atzerritik.

2022ko urrian indarrean sartu eta indarrean jarraitzen dauan Oroimen Demokratikoaren Legeak herritartasun bikoitza eskatzeko aukera emoten daualako eskatzen da hainbeste agiri.

Teresiar Instituzinoaren mendeurrena

Ospakizuna katedralean, Pedro Povedak sortutako Teresiar Instituzinoaren mendeurrena dala-eta.

Gaur egun, 2.000 lagun inguru eta euren familiak batzen ditu Bizkaian.

Ikasbide
Teresiar Instituzinoa Bilboko Ikasbide ikastetxearen titularra da

Diakonogintzak

Urtarril eta otsailean, lau abadegai diakono ordenatuko dira.

Lau abadegaiok Eleizbarrutiko Seminarioko azken aldian dagoz.

Sorolla eta erlikiak

Urtarrilaren 31ean itxiko da “Sorolla eta erlikiak” erakusketa.

Joaquin Sorollaren margolan biren eskutik, erlikien eta erlikia-ontzien mundua ezagutzera emon da.

Joaquin Sorollaren heriotzaren mendeurreneko (1863-1923) barruan dago.

Mezak Elorriotik

ETB1en Elorrioko basilikatik emoten dihardue mezak.

Datorren domekan be Elorriotik emongo dabe meza ETB1en

Ume Misiolariak

Ume Misiolariak kanpaina ospatzen da gaur, “Nazana banatuko dot” goiburuaren haritik.

Ume Misiolariak kanpainaren inguruan gehiago jakiteko: hemen.

2024ko lehenengo Astekoak