26-03-2026 Jueves, V semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Caritas Bizkaia

27.09.2025

Kurtsoaren hasiera ekitaldi bitan

Bilboko eleizbarrutiak eta Caritas Bizkaia erakundeak bat egin dabe kurtsoari itxaropenez eta zerbitzu-senez hasiera emoteko. Elorrioko gaurko hitzorduak jarraipena izango dau bihar Bizkaiko parrokietan, lekukotasun- eta alkartasun-senez hasteko asmoagaz.

28.08.2025

Bizkaiko Caritasen datu bankua publikoaren esku

Bizkaiko Caritasen Behatokiak gure inguruko pobreziarekin, zaurgarritasunarekin, gizarte-bazterkeriarekin eta desbardintasunagaz lotutako gai nagusiak aztertzen dauz. Horretarako, erakundeak egindako esku-hartze sozialean, FOESSA fundazinoak egindako Integrazinoari eta Behar Sozialei buruzko Inkestan (EINS) eta estadistika ofizial nagusien jarraipenean oinarritzen da. …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2444 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
26.03.2026

Gaur arratsaldez hasiko da Bilbao Erlejino-musika jaialdia Gizakundea eleizan

Gaur arratsaldez hasita, Bilbao Erlejino-musika jaialdia ospatuko da Gizakundea eleizan, Bilboko Udalak antolatuta. Ekitaldi honetan, ibilbide luzea daben bost musika-taldek jardungo dabe bost egunez jarraian, datorren astelehenera arte, "Lurrun santuak” goiburuaren haritik.  

26.03.2026

III., VII. eta VI. bikaritzen sinodo-batzarra, zapatuz, eskolapioen ikastetxean

Datorren zapatuz, martxoak 28, goizeko hamarretan hasita, hirugarren eta azken batzarra ospatuko da sinodoaren inguruan, eskolapioen ikastetxean (Alda Rekalde, 19. Bilbao). Bikaritzetan egiten diharduen batzarretako lehenengoa, otsailaren 28an ospatu zan Gurutzetako Mariaren Bihotz Garbia parrokian (I. eta II. bikaritzak); bigarrena, martxoaren 14an, Zornotzako Karmengo Ama ikastetxean (IV. eta V. bikaritzak) eta datorren zapatuz, martxoak 28, ospatuko da hirugarrena eskolapioen ikastetxean (III., VI. eta VII. bikaritzak).

25.03.2026

Barikuan, Kurutze-bide dramatizatua, Etxebarrin

Gazteek, familiek eta parrokia alkateak presatu daben Kurutze-bide dramatizatua antzeztuko da datorren barikuz, martxoak 27, Etxebarriko San Esteban parrokian. Parrokiatik azaldu dabenez, "20 lagun inguruk parte hartuko dau kontu handiz prestatutako antzezpen original honetan". Gainera, dei egiten dabe gura daben guztiak ekitaldira joan daitezan. 

25.03.2026

Mariaren Leginoaren "Acies" jaia, bihar, San Nikolasen

Mariaren Leginoa alkartearen urteko ekitaldirik garrantzitsuena dan "Acies" jaia ospatuko da bihar, martxoak 26, Bilboko Areatzan dagoan Bariko San Nikolas parrokian. Bertan, "alkarteko kideek maitasunez eta debozinoz barritzen dabe Maria Birjinaganako sagarapena". Gaurko egunaren inguruan, martxoak 25, ospatzen da, hain zuzen be, Eleizak Biziaren aldeko Eguna gogoratzen dauanean.     

25.03.2026

'Bizkaia isilik': "Euskadin, migrazinoaren aurpegia, emakumearena da"

Hilaren azken eguaztena izanda, gaur arratsaldeko 19:30etan 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira, ohikoa danez, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Martxoko bilkuran, eurentzat eta euren sendientzat bizimodu hobearen bila, etxea atzean itzi behar izan daben emakumeen errealitatea gogora ekarriko dabe, "atzo eta gaur, indarkeriatik eta eurek bizten ez dabezan gerretatik ihes egiten daben emakumeen egoera, bidean askotariko indarkeriak jasateko arriskua izaten dabenena, ezin jake-eta ibilaldi segururik ziurtatu".

24.03.2026

IV. eta V. bikaritzako gazteak Berrizen alkartuko dira datorren zapatuz

IV. eta V. bikaritzetako gazte-jentea Berrizko San Joan Ebanjelaria parrokian batuko dira datorren zapatuz, martxoak 28. Deialdian azaldu dabenez, egun horretan, "alkartu, gazteakaz eguna igaro, alkarte-sena sendotu eta bizipen politak izango doguz alkarregaz".

24.03.2026

Gotzaina, Algortako Hirukoiztarren Garizumako azken saioan

"La comunidad cristiana cristiana misionera/Kristau alkarte misiolaria", goiburuaren haritik jardungo dau bihar -martxoak 25, eguaztena- On Joseba Segura Bilboko gotzainak Hirukoiztarren Algortako eleizan -Gobela Galea Pastoral Barrutia- (San Martin kalea, 6), 19:30etan.

23.03.2026

Asteburuko jarduerak

Bilbao, Berriz, Barakaldo, Bermeo, Gernikaldea, El Escorial... eta beste hainbat lekutan izan dira jarduerak asteburuan.

23.03.2026

Misinoa, 2026ko solasgune eta topagunearen gaia

Gaur -astelehena- hasi eta eguaztenera arte ospatuko da Bilbon 2026ko solasgune eta topagunea, "Misinoa, oroimen, erronka, aukera" goiburuaren haritik. Arrupe Etxean (Aita Lojendio, Bilbao) izango da, 18:30etan. 

21.03.2026

"XXI. mendeko salmoak": Olerki-musika errezitaldia, martitzenez, Otxarkoagan

"XXI. mendeko salmoak" olerki-musika errezitaldi hunkigarria ospatuko da datorren martitzenez, martxoak 24, Otxarkoagako Justo eta Pastor Santuak eleizan. Proposamenak, hitza eta musika alkartuko ditu, "Entre el lamento, la protesta y la esperanza" goiburuaren harira. 

Emaitzak orrialdeka