18-07-2024 Jueves, XV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Lourdes Gorostola izango da aurrerantzean be Berrizko Mesedetako Misiolarien Koordinatzaile Nagusia
25.06.2024

Lourdes Gorostola izango da aurrerantzean be Berrizko Mesedetako Misiolarien Koordinatzaile Nagusia

1959.eko otsailaren 27an Berriatuan jaio zan Lourdes Gorostola Arrieta 1977an sartu zan Berrizko Mesedetako Misiolarien ordenan eta 1986.eko abuztuaren 10ean egin eban betirako botoen profesa. 1988tik 1992ra Perun egon zan Institutuko gazteen heziketaren arduradun lez eta, 9 urtez Probintzial izan ondoren, 2018an Filo Hirotaren lekua hartu eban Koordinazino Nagusian. Atzo, XVII. Kapitulu Nagusiaren amaieran, barriro aukeratu eben bizkaitarra datozan 6 urteetan karguan iraun daian. 

Ekainaren 9an ospatu zan Berrizko Mesedetako Misiolarien (BMM) XVII. Kapitulu Nagusiaren hasierako ekitaldia. Afrikako, Txina-Taiwaneko, Estatu Batuetako, Filipinetako, Japoniako, Mexiko-Erdialdeko Amerikako, Mikronesiako eta Hego Amerikako ordezkariak batu ziran eta parte hartu eben dantza eta kantu tradizionalez girotutako Eukaristian.

Berrizko Mesedetako Misiolarien kapituluaren hasiera
Eskaintza, bikario nagusia buru zala ospatu zan hasierako ospakizunean

XVII. Kapitulu Nagusiaren hasiera biharamunean, ekainaren 10ean izan zan, ama fundatzailearen etxean. Gorostolakbere berbaldian, dei egin eutsen partaideei “alkarregaz bide egitera, hemen, BMM karismari lotzen gaituan Berrizko etxe honetan”.

Lourdes Gorostola, Kapitulu Nagusiaren hasiera
Lourdes Gorostola, Kapituluaren hasieran

Ama fundatzailearen arrastoaren atzetik

Aurreko Kapitulu Nagusia 2018an ospatu zan eta harrezkero orain karguan berretsi daben Lourdes Gorostola arduratu da koordinazinoaz. 

Margarita Lopez Maturana dohatsuak sortu eban Berrizko Mesedetako Misiolarien ordena. Lourdes Gorostolak honan egin berba hari buruz: “Orain dala 100 urte, etxe honetan eraldaketaren hazia erneten ari zala, Ama Margaritak hauxe inoan: ‘Alkartea, argizari biguna lez dago, edozetarako prest’. Guri buruz gauza bera esatea gurako neuke”. 

Lourdes Gorostola, ayer, tras su reelección como Coordinadora General