21-07-2024 Domingo, XVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Migrazinoetarako Pastoraltza filipinarren Bizkaiko alkarteagaz batu da lehenengo aldiz
25.06.2024

Migrazinoetarako Pastoraltza filipinarren Bizkaiko alkarteagaz batu da lehenengo aldiz

Atzoko egunez -astelehena-, Migrazinoetarako Pastoraltza filipinarren Bizkaiko alkarteagaz batu da lehenengo aldiz Romon. Batzar horretan parte hartu eben, besteak beste, Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Migrazinoetarako saileko arduradunak, Fernando Marcos Areeta-Romo Pastoral Barrutiko (PB) arduradunak, Marian Romoko San Jose Langilea parrokiako erreferente eta Areeta-Romoko ekipo ministerialeko kideak eta Cris eta Marlon filipinar alkarteko koordinatzaileak. 

Marije Calvok azaldu dauanez, domekero Romoko parrokian (Areeta) Eukaristia ospatzeko batzen dan Bizkaiko filipinar alkarteak beste hainbat jardueratan be parte hartzen dau auzoan. “Itxaropenez betetako zeinua da eta alkarregaz bide egitearen agerpen, gure alkarteak gero eta abegitsuago eta barneratzaileago egiteko bidean”.

Grupo que participó ayer en el encuentro de Pastoral de Migraciones con la comunidad filipina de Bizkaia