16.06.2026

Eleizbarrutiak aitzindari lez jarraitzen dau gardentasunean

Bilboko eleizbarrutia Espainiako eleizbarrutirik gardenenen artean kokatu da barriro be, Sello Infoparticipa 2025 dalakoan %100eko puntuaketa jasotzean. Autorpen hau Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (BUA) emoten dau, eleiz erakundeen web orrialdeetan argitaratutako barrien kalitate, irisgarritasun eta gardentasuna ebaluatuz.

Sariak Madrilen banatu dira, Espainiako Gotzainen Batzarrari eta 24 eleizbarrutiri autorpena egin jaken ekitaldian. Autorpen honek erakunde-komunikazinoan eta kontuak emotean izandako jardute onen garrantzia nabarmendu dau.

Balorazino altuena jaso daben hamahiru erakundeen artean dago Bilboko eleizbarrutia..

Bilboko eleizbarrutiaren izenean, Anabella Barroso gardentasunerako arduradunak jaso dau diploma.

Anabella Barroso diploma jaso ondoren

EGBko presidente eta Bartzelonako Universitateko dekanoaren eskutik jaso eban Barrosok gardentasunaren eta eleiz erakundeen komunikazinoaren kalitatearen inguruan eleizbarrutiak izan dituan jardute onak nabarmentzeko.

Komunikabideetarako Coria-Cacereseko ordezkariak eskertu eban autorpena eleizbarruti guztien izenean

Eleiz ireki eta abegitsuan, gardentasun eta komunikazinoa sustatzea da bidea.

Lorena Jorna. Coria-Cacereseko eleizbarrutia

Konpromiso iraunkorra

Urteen buruan agertutako iraunkortasuna berresteko autorpena da. Gardentasunaren aldeko konpromisoa, informazino nabarmena argitaratzea eta komunikabideen etenbako hobetzea dira Bilboko eleizbarrutiaren ardatzak. Bide horretatik aurrera egin gura da Bizkaiko eleiztar eta herritarren eskutik.


33 adierazle

Hogeta hamahiru adierazleren bidez egiten da ebaluazinoa, erakunde-nortasuna, barne-antolaketa eta ekonomia-kudeaketa aztertuz. Gainera, kontuan hartzen dira pastoralgintza, gobernu-organoak eta herritarrakaz hartu-emona izateko bideak. Zigilua lortzeko adierazle honeetan %90eko betetzea lortu behar da.

Bilboko eleizbarrutiak eskatutako erispide guztiak gainditu ditu barriro be, balorazinoaren %100 lortuz, informazino-zabalkunde eta kontu-emote politika sustatzeari esker. Bitartekoen artean, Gardentasun-ataria nabarmentzen da. hemen, jenteak eskuragarri ditu administrazino kudeaketari, jardueren oroitza-txostenei, ekonomia-txostenei eta erakunde-datuei buruzko argibideak.


Autorpen barri honen harira, Bilboko eleizbarrutia Estatuko erakunde katoliko gardenen artean kokatu da.

Ekitaldiko partaideak

Anabella Barroso recogiendo el diploma acreditativo