16.06.2026

Bilboko eleizbarutiko Monumentuen katalogoa Arratiara heldu da

Ekainaren 26an, Bizkaian bultzatu izan dan eleiz ondarearen inguruko dokumentazino-egitasmorik handienetakoaren jentaurreko aurkezpena egingo da Zeanuriko Andra Mari eleizan: Bilboko Eleizbarrutiko Monumentuen Katalogoa (BEMK). Oraingoan, Arratia eskualdeko eraikinen ingurukoak jaso dira. 

Hainbat hilabetez, Artea, Arantzazu, Dima, Igorre, Bedia, Lemoa, Zeanuri, Ubidea eta Areatzan egin izan daben eremu-ikerketaren emaitza aurkeztuko da ekitaldian.

Guztira, BEMKaz arduratzen dan taldeak hamar parrokia eta hirurogeta zortzi ermita katalogatu ditu. Gainera, euren arkitektura, egoera eta gordetzen dabezan osagai guztiak katalogatu dabez, besteak beste, erretaulak, eskulturak, margolanak, urre- eta zidargintzako lanak, ehunak, kanpaiak eta askotariko liturgia osagaiak. 

Ez da inbentario hutsa”, adierazo dau Raquel Cilla Eleiz Museoko zuzendari eta aldi honetan egitasmoaren sustatzaile izan danak. Eraikin bakotxera bisita zehatza egiteaz gainera, bilaketa dokumental eta bibliografikoa egin da Bizkaiko eta kanpoko artxibo eta erakundeetan. Horri esker, katalogatutako pieza eta leku bakotxa dagokion testuinguru historikoan kokatu daiteke.

Monumentuen katalogoa
Monumentuen katalogoan erabilitako tresnetako bat

Bokazino publikoko egitasmoa

BEMKaren bereizgarri da zabalkunderako bokazinoa. Jasotako informazino guztia euskeraz eta gaztelaniaz dagoan web orrialdean jaso da (catalogomonumentaldiocesisbilbao.com),. Edonork kontsultatu daikez fitxak, argazkiak, planoak eta argibide-materialak. Tenplu askok, gainera, QR kodeak dabez eskuko telefonoaren bidez argibideok jaso ahal izateko.

https://issuu.com/barriatv/docs/alkarren_barri_322_ekaina_junio_/31

BEMKa Nerbioi Garaian hasi zan eta eskualde honetan egindako lanak metodologia zehazteko balio izan eban. Arduradunen esanetan, “Arratiako aldi honek jauzi koalitatiboa dakar lan-eskalan” eta eredu jakin bat finkatzen dau, zorroztasunez lan egin eta herritarrei ondarearen ingurukoak jadesteko aukera emon,


Ekainaren 26ko aurkezpen-ekitaldia goizez izango da Zeanuriko Andra Mari eleizan.

Talla de la Piedad, del s. XVIII, en Areatza