Barriak
Etiquetado como: Gotzainen Batzarra
Bilboko gotzainak lehenengo aldiz parte hartuko dau Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzorde Iraunkorrean
Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB) Batzorde Iraunkorrak bere 267. batzarra ospatuko dau uztailaren 2 eta 3an Gotzainen Batzarrak Madrilen dauan egoitzan. Batzorde honen lehenengo batzarra izango da martxoko osoko bilkuran karguak barritu ziranetik. Adin txikikoen babeserako bulegoetako koordinazino eta aholkularitzarako zerbitzuak egin dauan Eleizan izandako sexu …
"Bilbao, gaur egungo arte erlijiosoak izan beharko leukenaren eredu da"
Gaur goizean emon deutse amaiera joan dan martitzenez Bilbon hasi ziran Eleizaren Kultur Ondarearen XLII. Jardunaldiei. Pablo Lopez Raso Madrileko Francisco Vitoria Unibertsitateko Komunikazino-fakultateko katedradunak betiko eleizetan eta oinplano barriko eleizetan txertatutako arte garaikidearen inguruko berbaldi bi eskaini ditu. Pablo Delclaux Ondarerako Gotzainen …
"Guggenheim museoa lagungarri izan da etorkizunean konfiantza izateko"
Aste honetan, Kultur Ondarerako Espainiako Gotzainen Batzarreko Gotzain Azpibatzordeak sustatzen dituan Eleizaren Kultur Ondarearen XLII. jardunaldiak ospatzen ari dira Bilbon, 25 Eleizbarruti inguruko ordezkariakaz. Atzo, Juan Ignacio Vidarte Bilboko Guggenheim Museoko zuzendariak jardun eban, besteak beste, eta uriburuko haibat leku bisitatu eben, esate baterako, …
Bilboko gotzaina Espainiako Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkuran da
Gaurtik barikura arte -martxoak 8- ospatuko da Madrilen Espainiako Gotzainen Batzarraren (EGB) 124. Osoko Bilkura eta bertan izango da On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina. Egunotan, Batzarreko kargu guztiak arrituko dira, bost urterako agintaldia dauan Idazkari Nagusiarena izan ezik.
Bilboko gotzaina, Gotzainen Batzarraren osoko bilkuran
On Joseba Segura Bilboko gotzaina Madrilen dagaurtik barikura arte -azaroak 24- ospatuko dan Gotzainen Batzarraren osoko bilkuran parte hartzeko.
Gotzaina, Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkuran
Gaurtik barikura arte -apirila 21- ospatuko da Espainiako Gotzainen Batzarraren 121. Osoko Bilkura eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina be bertan izango da. Mons. Juan Jose Omella Bartzelonako artzapezpiku, kardinal eta EGBeko presidenteak eta Mons. Bernardito C. Auza nuntzio apostolikoak emongo deutse hasiera biltzarrari.
On Joseba Segura gotzaina Gotzainen Batzarraren osoko bilkuran izango da
Astelehenetik barikura (azaroak 21-25), Gotzainen Batzarreko (EGB) gotzainek, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzainak, Osoko Bilkuran parte hartuko dabe. Astean zehar hainbat gai lantzeaz gainera, EGBeko Idazkari Nagusi barria aukeratuko dabe 2023-2027 aldirako. 2018an Idazkari Nagusi izendatu eben Mons. Luis Javier Arguello Garciaren lekua hartuko dau, joan dan …
Alkartasunezko kontzertua, Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren eskutik, zapatuz, San Bizente eleizan
Datorren zapatuz, maiatzak 23, Bilboko 'Club Deportivo' eta BBKantuz abesbatzek alkartasunezko kontzertua eskeiniko dabe, 19:30etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. Sarrera doan izango da eta diru-laguntza emon gura dauanak amaieran egin ahal izango dau.
Bihar, Xavier Morlans teologoak bere azken liburua aurkeztuko dau Bilbon
Xabier Morlans bartzelonar abade eta teologoa bere liburua "zehaztasunez eta pedagogiaz" aurkeztera dator, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) arduradunek azaldu dabenez. Sinodoko eztabaidetan agertu dan kontuaren inguruan jardundo dau. "Iraganaren irakurketa zuhurretik etorkizunerako proposamena egingo dau, eleiz gogoetaren une honetan eraikuntzarako borondatea agertuz". Ekitaldia, bihar -maiatzak 21, eguena- izango da, 18:30etan, Barrian (Plaza Barria 4. Bilbao).
Zuen ezkontzaren urteurrena beste bikote batzukaz batera ospatzerik nahi? Zatpze!
Maiatzaren 29an, barikuz, hitzordu berezia izango da eleizbarrutiko senar-emazteentzat Begoñako basilikan: Ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak. Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako Helduak eta Familia sailetik deialdia egin dabe, gura daben senar-emazte guztiek, Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak zein beste urteurren bat ospatu, eleizkizunean parte hartu dagien. Eukaristia 18:00etan izango da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, batera bizi izandako urteengaitik esker ona adierazoteko eta bizitza hori ospatzeko.
Otoitzaldia Begoñan Aita Santuaren etorrera prestatzeko
Bilboko eleizbarrutiak otoitzaldi batez hasiera emongo deutse Leon Aita Santuari Bizkaian ondoetorria egiteko ekitaldiei. Begoñan da hitzordua, zapatuz, 20:00etan. Otoitzaldiak 21:15ak arte iraungo dau eta orrialde honetako Youtube kanaletik jarraitu ahal izango da.
Gotzainaren berbaldia Autonomia-Indautxu Gizarte Gelaren 30. urteurrenean
“Erronkak gaur egungo gizartean” gpobiriaren haritik jardungo dau On Joseba Segura gotzainak bihar, maiatzak 30, Bilboko Pilareko Ama eleizan (Iparragirre, 58), Autonomia-Indautxu Gizarte Gelaren sorreraren 30. urteurrenean.
Asteburuko argazkiak
HOACen eguna, Durangon eta sendotzak Durango eta Algortan. Gainera, lehenengo jaunartzeak be izan dira.
Bake eta Adiskidetzerako Batzordearen deia Mendekosten bakearen aldeko jentaurreko ekitaldia egiteko
Datorren domekaz, maiatzak 24, ospatuko dan Mendekoste eguna dala-eta, Bake eta Adiskidetzerako Eleizbatrutiko Batzordeak keinu zehatz bi, eleiza barruan eta eleizatik kanpo, prosposatu deutsoz eleizbarrutiari bakearen aldeko ktistau konpromisoa agerian jartzeko. Aldez aurretik prestatutako pankartagaz bost minutuko bilkura isila egiteko eskatu dabe.
Asteko barrien laburpena
Astekoak, eleizbarrutiko barrien laburpenak azken 7 egunetan izan diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena eskeintzen dau.
Jesusen Mirabeen fundatzailearen eguna
Karitateko Jesusen Mirabeek euren eguna ospatuko dabe maiatzaren 18an, astelehena, Jesusen Bihotzeko Maria Josefa euren fundatzailearen jai liturgikoaren egunez. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Jesusen Mirabeen Etxe nagusik eleizan (Naja, 1. Bilbao) arratsaldeko seiretan osspatuko dan Eukaristian. Bihar, ospakizuna eguerdiko hamabietan izango da Miribillan santari eskeinitako eleizan.
San Bizente eleizako organoa martxan da barriro konponketak eginda
Maiatzaren 26an, On Joseba Segura gotzaina Abandoko San Bizente eleizako organo barriztatu barria, balio handiko musika-tresna, bedeinkatuko dau. Urte biko lanen ostean, musika-tresna honek bere distira berreskuratu dau. Gertaera garrantzitsu hau izango da Eleizbarrutiak, 2023tik hasita, Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, garatzen diharduan organoen barriztapenerako egitasmoan emoten dan lehenengo urratsa. Jorge Unda Organoetarako Eleizbarrutiko Batzordeko idazkari exekutiboak alkarrizketa eskaini deutso Alkarren Barri kontu honen inguruan.



