02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gotzaina, Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkuran
17.04.2023

Gotzaina, Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkuran

Gaurtik barikura arte -apirila 21- ospatuko da Espainiako Gotzainen Batzarraren 121. Osoko Bilkura eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina be bertan izango da. Mons. Juan Jose Omella Bartzelonako artzapezpiku, kardinal eta EGBeko presidenteak eta Mons. Bernardito C. Auza nuntzio apostolikoak emongo deutse hasiera biltzarrari. 

Aste honetan, Osoko Bilkurak askotariko Gotzain Batzordeen jardueren barri jasoko dau:  Migrazinoetarako eta Giza Mugikortasunerako Gotzain Azpibatzordeak martxan jarritako abegi-korridoreen egitasmoa aurkeztuko dau. Familia eta Biziaren Defentsarako Gotzain Azpibatzordeak otsailean ospatu zan Senar-emazteen astea 2023 jardueraren balantzea egingo dau. Gazte eta Umeei zuzendutako Gotzain Azpibatzordeak Gazteen Munduko Egunaren (Lisboa. 2023ko abuztuaren 1etik 6ra) prestaketen barri emongo dau. Liturgiarako Gotzain Batzordeak Meza-liburuaren eta Ama Birjinaren Irakurgai-liburuaren euskerazko itzulpena aurkeztuko dau eta Ebanjelizazino, Katekesi eta Katekumenotzarako Gotzain Batzordeak hainbat gairen inguruan barri emongo dau.

Beste hainbat gai

Osoko Bilkuran, gainera, Gotzainen Sinodoaren Ohiko XVI. Batzar Nagusian (Vatikanoa, 2023ko urria) EGBa ordezkatuko daben Sinodo-gurasoak aukeratuko dabez. EGBaren Otoitzaren Apostolutzarako asmoak be onartuko dira. Mons. Jose Maria Gil Tamayok Ikerketa eta Egitasmoetarako Batzodearen Egitasmo barriaren txostena aurkeztuko dau.

‘Ábside’ dalakoaren (TRECE eta COPE) barri emongo da eta gai-zerrendari amaiera emonez, hainbat gairi jarraipena egingo jako eta ekonomia-gaiak be jorratuko dira.