24-05-2024 Viernes, VII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Ahalmen-Urritasunak 5 Eleizbarrutiko ordezkaritza ahalmen-urritasunaren arloko arduradunen biltzarrean, Madrilen
17.04.2023

Eleizbarrutiko ordezkaritza ahalmen-urritasunaren arloko arduradunen biltzarrean, Madrilen

Ebanjelizazino, Katekesi eta Katekumenotzarako Batzordeko ahalmen-urritasunerako Eleizbarrutietako ordezkariak bati ebazan joan dan zapatuz Madrilen heziketarako eta barri emoteko jardunakdian,  "ahalmen-urritasuna dabenakazko sentibera eta abegitsu dan sinodo-seneko Eleiza" gaiaren inguruan. Sergio Buiza ahalmen-urritasunerako arloko arduradun eta I. bikaritzako lurralde bikarioak eta Maite Morezuelas eta Mabel Martinez Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako kideek parte hartu eben Eleizbarrutitik. 

Hamalau Eleizbarrutik parte hartu eben biltzarrean, ahalmen-urritasuna daben pertsonakazko lanaren ingurukoak batera jartea eta errealidade horren inguruan sentiberatasuna biztea xedetzat hartuz eta gauzak zelan egin eta ze lan egin be aztertuz.

Ahalmen-urritasunari buruzko biltzarra
Ahalmen-urritasunari buruzko biltzarra

Juan Ramon Jimenez pedagogoak “ahalmen-urritasuna dabenakazko sentibera eta abegitsu dan sinodo-seneko Eleiza” gaiaren inguruan jardun eban eta, horrezaz gainera, askotariko esperientziak aurkeztu ziran. Sergio Buizak azaldu eban bat, “Eleizbarrutian, ahalmen-urritasunaren arloan, koordinazinoa ezinbesteko” dala azalduz. Buizak hainbat ardatzen inguruan jardun eban: “Jainkoaren begiez eta belarriez begiratzen eta entzuten ikasi behar dogu; inklusinoa gauzatu egin behar dogu, gauza guztien gainetik garrantzitsuena pertsona dala ahaztu barik, eta sinodo-seneko bideak sortu eta zabaldu egin behar doguz”.

Ahalmen-urritasunari buruzko biltzarra

Saioaren amaieran, hauxe inoan Maite Morezuelasek:  “gure Eleizbarrutiari dagokionez, biltzar honek sentiberatasuna gehiago biztu deusku, ahalmen-urritasunen bat daben pertsonei begiratu eta inklusinoa lortzeari begira oraindik bide luzea dogula aurrez aurre ikusarazo deusku”.