Egitaraua 17:00etatik 20:00etara garatuko da eta argibide- eta salmenta-puntuak izango dira. Sareko erakundeek postuak jarriko dabez euren lana ezagutzera emoteko eta Bidezko Merkataritzako produktuak saltzeko.
Tailerrak eta animazinoa be egongo dira jardunaldian zehar.
Jardunaldiari amaiera emoteko, musika saioa izango da Hija del Nopal Djaren eskutik, 19:00etatik 20:00etara.
Kidenda
Kidenda irabazi-asmo bako alkartea da eta bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsua sustatzen ditu. 2002an sortu zan, 90eko hamarkadan Eleizbarrutietako Misinoak eta Caritas Bizkaia erakundeek hasitako boluntario lanaren emaitza lez. Merkataritza-harreman zuzenagoen bidez mundu zuzenagoa eratzen laguntzea da bere helburua.
Gaur egun, Kidenda bidezko merkataritzaren erreferentea da Euskadin eta Estatutan. Langile bi eta 140 boluntario ditu 22 herri ingurutan eta ikastetxe, herri administrazino eta alkartasunezko ekonomiarano sareakaz alkarlanean aritzen da gizartean benetako eragina izateko.
Kidendak partaide dan sareak: hemen.
Ezagutu Kidendaren produktuak







