Barriak
"Gaixotasunean, itxaropena", berbaldia Gaixoaren Pazkoa dala-eta
Maiatzaren 25ean, Pazko aldiko VI. domekaz, Eleizak Gaixoaren Pazkoa ospatuko dau. Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzan dagoan Osasun Pastoraltzarako sailetik dei egin dabe astelehenerako -maiatzak 19- antolatu daben berbaldian parte hartzera. Barria eraikineko areto nagusian izango da, 17:00etan eta Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko …
Julio Gomezen berbaldia: "Heriotzaren prozesu fisiko eta erlijiosoa"
Santurtziko San Juan de Dios ospitalean zainketa aringarrien arloan aditu zan Julio Gomez medikuak berbaldia eskainiko dau bihar -maiatzak 15, eguena- arratsaldeko seietan, agustindarren Lekeitioko komentuan. "Heriotzaren prozesu fisiko eta erlijiosoa" goiburuaren haritik jardungo dau Lekeitioko Andra Mari parrokiak, Santurtziko San Juan de Dios ospitalearen laguntzagaz, …
Eleizbarrutiak barriro jarri dau martxan 'Bai esan!' entzute-sarea
Osasun Pastoraltzak bultzatutako 'Bai esan!' entzute-sarea barriro jarri da martxan eleizbarrutian Lagungo Fundazinoagaz batera. Ahuleziazko egoeran dagozan pertsonei, esate baterako dolua egiten diharduenei, larritasun, bakardade edo familiako zailtasunez jota dagozanei laguntza emozionala eta akonpainamendua eskaintzea da helburua. Zerbitzu honek ez dau terapia psikologiko …
Agiria Laneko Segurtasun eta Osasunaren aldeko Munduko Egunerako. 2025eko apirilak 28
Gizalegezko lana: onura adimen-osasunerako
Gaixoaren Munduko Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
Gaur, otsailak 11, Lourdeseko Andra Mariaren eguna, Gaixoaren Munduko Eguna ospatzen da. Hori dala-eta, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan, eta zuzenean ikusi ahal izango da web honen bidez.
Osasun Pastoraltzaren kanpaina
Datorren martitzenez, otsailak 11, Gaixoaren Munduko Eguna ospatuko da.
Ospitaleetako kapilautzen batzarra
Atzo, Bizkaiko ospitaleetako arreta erlijoso eta espiritualerako zerbitzuko kapilautzek batzarra etin eben Kerman Lopez bikario nagusiagaz, Begoñako Espiritualitate Etxean. Basurtu, Galdakao-Usansolo, Gurutzeta-Cruces, Gorliz, San Eloi, Santa Marina, Urduliz eta San Juan de Dios ospitaleetan jarduten daben taldeetako ordezkarien parte hartu eben.
Boluntarioak behar dabez Gorlizeko erietxean laguntzeko
Bilboko Eleizbarrutiak Bizkaiko hainbat ospitaletan laguntzen dau AEEZrako (Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzua) taldeen bidez. VI. bikaritzan, Gorlizeko (hainbat hamarkadatan) eta Urdulizeko (orain dala 5 urte hasita) ospitaleetan emoten da zerbitzu hori.
Udan be, zerbitzu erlijioso eta espirituala ospitaleetan
Abuztuaren amaierara helduta, Bilboko Eleizbarrutian eskaintzen dan Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzutik (AEEZ) zera gogoratu gura dabe: era ofizialean datorren irailaren 22an amaituko dan ufaldi osoan eta datorren kurtsoan zerbitzu hau guardiako dala Bizkaiko ospitaleetan, urteko egun guztietan. Ondo prestatutako talde arduratsuak ditu Basurtu, Gurutzeta, …
"Gaixotasunean, itxaropena", berbaldia Gaixoaren Pazkoa dala-eta
Maiatzaren 25ean, Pazko aldiko VI. domekaz, Eleizak Gaixoaren Pazkoa ospatuko dau. Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzan dagoan Osasun Pastoraltzarako sailetik dei egin dabe astelehenerako -maiatzak 19- antolatu daben berbaldian parte hartzera. Barria eraikineko areto nagusian izango da, 17:00etan eta Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak "gaixotasunean, itxaropena" gaiaren inguruan jardungo daualarik. Biharamunean, martxoak 20, Eukaristia ospatuko da Begoñako basilikan, 17:30etan, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala. Web honetatik …
Julio Gomezen berbaldia: "Heriotzaren prozesu fisiko eta erlijiosoa"
Santurtziko San Juan de Dios ospitalean zainketa aringarrien arloan aditu zan Julio Gomez medikuak berbaldia eskainiko dau bihar -maiatzak 15, eguena- arratsaldeko seietan, agustindarren Lekeitioko komentuan. "Heriotzaren prozesu fisiko eta erlijiosoa" goiburuaren haritik jardungo dau Lekeitioko Andra Mari parrokiak, Santurtziko San Juan de Dios ospitalearen laguntzagaz, maiatzaren 25ean, Pazko aldiko VI. domekaz, ospatuko dan Gaixoaren Pazkoaren inguruan.
Eleizbarrutiak barriro jarri dau martxan 'Bai esan!' entzute-sarea
Osasun Pastoraltzak bultzatutako 'Bai esan!' entzute-sarea barriro jarri da martxan eleizbarrutian Lagungo Fundazinoagaz batera. Ahuleziazko egoeran dagozan pertsonei, esate baterako dolua egiten diharduenei, larritasun, bakardade edo familiako zailtasunez jota dagozanei laguntza emozionala eta akonpainamendua eskaintzea da helburua. Zerbitzu honek ez dau terapia psikologiko profesionala ordezkatzen; osasun eta gizarte arretaren osagarri da, entzuterako gure eraginkor eta begirunetsua emonez. Alkarren Barri aldizkarian esaten danez, sare hau boluntario bila dabil akonpainamendu emozional ez …
Agiria Laneko Segurtasun eta Osasunaren aldeko Munduko Egunerako. 2025eko apirilak 28
Gizalegezko lana: onura adimen-osasunerako
Gaixoaren Munduko Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
Gaur, otsailak 11, Lourdeseko Andra Mariaren eguna, Gaixoaren Munduko Eguna ospatzen da. Hori dala-eta, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan, eta zuzenean ikusi ahal izango da web honen bidez.
Osasun Pastoraltzaren kanpaina
Datorren martitzenez, otsailak 11, Gaixoaren Munduko Eguna ospatuko da.
Ospitaleetako kapilautzen batzarra
Atzo, Bizkaiko ospitaleetako arreta erlijoso eta espiritualerako zerbitzuko kapilautzek batzarra etin eben Kerman Lopez bikario nagusiagaz, Begoñako Espiritualitate Etxean. Basurtu, Galdakao-Usansolo, Gurutzeta-Cruces, Gorliz, San Eloi, Santa Marina, Urduliz eta San Juan de Dios ospitaleetan jarduten daben taldeetako ordezkarien parte hartu eben.
Boluntarioak behar dabez Gorlizeko erietxean laguntzeko
Bilboko Eleizbarrutiak Bizkaiko hainbat ospitaletan laguntzen dau AEEZrako (Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzua) taldeen bidez. VI. bikaritzan, Gorlizeko (hainbat hamarkadatan) eta Urdulizeko (orain dala 5 urte hasita) ospitaleetan emoten da zerbitzu hori.
Udan be, zerbitzu erlijioso eta espirituala ospitaleetan
Abuztuaren amaierara helduta, Bilboko Eleizbarrutian eskaintzen dan Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzutik (AEEZ) zera gogoratu gura dabe: era ofizialean datorren irailaren 22an amaituko dan ufaldi osoan eta datorren kurtsoan zerbitzu hau guardiako dala Bizkaiko ospitaleetan, urteko egun guztietan. Ondo prestatutako talde arduratsuak ditu Basurtu, Gurutzeta, Galdakao, Gorliz, Urduliz, Santa Marina eta San Eloin.