Barriak
Belaunaldiarteko eguna San Frantzisko Xabier alkartean
Atzo -ekainak 8, domeka- Bilboko San Frantzisko Xabier parrokiako alkartearen eguna ospatu zan.
Ekintza Katoliko Orokorrak "EKO Eguna" ospatu eban Basaurin
Eguraldia lagun ebeza ospatu eban atzo Bizkaiko Ekintza Katolikoak (EKO-ACG) urteroko eguna: "EKO Eguna". Aurreikusitako egitarauari jarraituz. "Ekologistak martxan" alkarteko kide dan "Sagarrak" talde ekologistak gidatutako saioan, landare inbasoreek dakarrezan arazoen barri emon eutsien, ingurua garbitu eta espezie horreetako bat, hain zuzen be "Falopia Japonica" kentzera …
250 lagun inguru batu zan Portugaleten, alkartearen egunean
Portugalete Pastoral Barrutiak "Vivir con esperanza. Itxaropenez bizi!" goiburuaren haritik ospatu eban atzo, Mendekoste egunez, alkartearen eguna, Andra Mari ikastetxean, 250 lagun baino gehiago batu zalarik.
Mª Jesus Beascoechea, "Vida Ascendente-Bizian Gora" mobimentuko presidente barria
Vida Ascendente–Bizian Gora mobimentuak kurtso amaierako ekitaldia ospatu eban atzo eta Basauriko taldeko kide dan Mª Jesus Beascoechea aukeratu eben mobimentuko eleizbarrutiko presidente. Azken zortzi urtez mandatu hau bete dauan Tomy Rodriguezen lekua hartu dau.
Kurtsoaren hasierako ekitaldi berezia osptuko da Elorrioko basilikan
Irailaren 27an, pastoral kurtsoaren hasiera ospatuko da. Ekitaldi berezia egingo da horretarako, izan be, Elorrioko basilika jubileu-tenplu bihurtuko da egun horretarako, horrek dakarren guztiagaz. Beste alde batetik, 2025-26 kurtsoan emongo jake amaiera 75. urteurreneko ekitaldiei. Azaroaren 9an, Eleizbarrutiaren Egunez, amaierako ekitaldia ospatuko da Santiago katedralean, …
Berbaldia Bilbon: "Gaixoak misiolari"
"Gaixoak misiolari, misinoari eskainitako bizi-ereua" goiburuaren haritik ospatuko dan saioa gidatuko dau bihar -ekainak 3, martitzena), Carmen Paniagua Gaixo Misiolarien Madrileko artxidiozesiko Batasuneko arduradunak. Barria eraikineko areto nagusian (Plaza Barria, 4) izango da, 18:00etan.
Bizkaiko kristau mobimentuak armagabetzearen alde
Antolatzaileek dei egin dabe bihar eskolapioen ikastetxean 10.00etatik 13:00era ospatuko dan ekitaldira joateko. Euren esanetan, une egokia da "gure kristau tradizinoaren" historian beti agertu izan diran "bakearen aldeko eta indarkeriaren aurkako konpromisoa" eguneratzeko. Era berean, ezinbestekotzat joten dabe herritarren mobilizazinoa gaur egun guztiz hedatuta dagoan …
Zapatuz, Getxon ospatuko da Gizarte Jubileua
Frantzisko Aita Santuak 2025erako deitutako Jubileua ospatzen dihardu Eleizak. Gure eleizbarrutian,joan dan urteko abenduaren 29an emon jakon hasiera Jubileuari, Bilboko Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ebazan prozesinoagaz eta Santiago katedralean ospatu zan Eukaristiagaz. Eta harrezkero Gizarte Jubileua ospatzen ari gara bikaritzaz bikaritza, honeetako askotariko …
Uda honetan, parte hartu gura dozu lan-kanpamenturen baten?
Pastoral kurtsoaren amaiera gero eta hurrago dago eta Bilboko Eleizbarrutia hasita dago udako jardueretan pentsatzen. Esate baterako, Fedearen Gizarte, Karidade eta Misino Alderdirako Eleizbarrutiko Batzordearen -Caritas, Euskalerriko Eskautak Bizkaia, Eleizbarrutietako Misinoak eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako eta Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzak- bidez, …
Elguero auzoko eleizaren urteurrena
Joan dan zapatuz, maiatzak 24, Elguero auzoko Begoñako Andra Mari kaperaren 75. urteurrena gogoratu zan eguerdiko 12:00etan On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru zala eta alkarteko abadeek alkar-meza emoten ebela ospatu zan Eukaristiagaz.
Belaunaldiarteko eguna San Frantzisko Xabier alkartean
Atzo -ekainak 8, domeka- Bilboko San Frantzisko Xabier parrokiako alkartearen eguna ospatu zan.
Ekintza Katoliko Orokorrak "EKO Eguna" ospatu eban Basaurin
Eguraldia lagun ebeza ospatu eban atzo Bizkaiko Ekintza Katolikoak (EKO-ACG) urteroko eguna: "EKO Eguna". Aurreikusitako egitarauari jarraituz. "Ekologistak martxan" alkarteko kide dan "Sagarrak" talde ekologistak gidatutako saioan, landare inbasoreek dakarrezan arazoen barri emon eutsien, ingurua garbitu eta espezie horreetako bat, hain zuzen be "Falopia Japonica" kentzera animatzeaz batera.
250 lagun inguru batu zan Portugaleten, alkartearen egunean
Portugalete Pastoral Barrutiak "Vivir con esperanza. Itxaropenez bizi!" goiburuaren haritik ospatu eban atzo, Mendekoste egunez, alkartearen eguna, Andra Mari ikastetxean, 250 lagun baino gehiago batu zalarik.
Mª Jesus Beascoechea, "Vida Ascendente-Bizian Gora" mobimentuko presidente barria
Vida Ascendente–Bizian Gora mobimentuak kurtso amaierako ekitaldia ospatu eban atzo eta Basauriko taldeko kide dan Mª Jesus Beascoechea aukeratu eben mobimentuko eleizbarrutiko presidente. Azken zortzi urtez mandatu hau bete dauan Tomy Rodriguezen lekua hartu dau.
Kurtsoaren hasierako ekitaldi berezia osptuko da Elorrioko basilikan
Irailaren 27an, pastoral kurtsoaren hasiera ospatuko da. Ekitaldi berezia egingo da horretarako, izan be, Elorrioko basilika jubileu-tenplu bihurtuko da egun horretarako, horrek dakarren guztiagaz. Beste alde batetik, 2025-26 kurtsoan emongo jake amaiera 75. urteurreneko ekitaldiei. Azaroaren 9an, Eleizbarrutiaren Egunez, amaierako ekitaldia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan. Gertuen dagoan jarduerarik nabarmenena, Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena dala-eta osptuko dan BizkaiBira da, ekainaren 25etik uztaiaren 13ra Bizkaia zeharkatuko dauan ibilaldia. Gehiago jakiteko: hemen.
Berbaldia Bilbon: "Gaixoak misiolari"
"Gaixoak misiolari, misinoari eskainitako bizi-ereua" goiburuaren haritik ospatuko dan saioa gidatuko dau bihar -ekainak 3, martitzena), Carmen Paniagua Gaixo Misiolarien Madrileko artxidiozesiko Batasuneko arduradunak. Barria eraikineko areto nagusian (Plaza Barria, 4) izango da, 18:00etan.
Bizkaiko kristau mobimentuak armagabetzearen alde
Antolatzaileek dei egin dabe bihar eskolapioen ikastetxean 10.00etatik 13:00era ospatuko dan ekitaldira joateko. Euren esanetan, une egokia da "gure kristau tradizinoaren" historian beti agertu izan diran "bakearen aldeko eta indarkeriaren aurkako konpromisoa" eguneratzeko. Era berean, ezinbestekotzat joten dabe herritarren mobilizazinoa gaur egun guztiz hedatuta dagoan gerraren aldeko joera geldiarazoteko. Luis Mari Vega bake eta adiskidetzerako Bilboko eleizbarrutiko arduradunak ekitaldian parte hartzeko deialdia egin dau Radio Popular-Herri Irratian egin deutsen alkarrizketan.
Zapatuz, Getxon ospatuko da Gizarte Jubileua
Frantzisko Aita Santuak 2025erako deitutako Jubileua ospatzen dihardu Eleizak. Gure eleizbarrutian,joan dan urteko abenduaren 29an emon jakon hasiera Jubileuari, Bilboko Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ebazan prozesinoagaz eta Santiago katedralean ospatu zan Eukaristiagaz. Eta harrezkero Gizarte Jubileua ospatzen ari gara bikaritzaz bikaritza, honeetako askotariko errealitateak ezagutzeko. Martxoan izan zan lehenengo ekitaldia, I. bikaritzan, hain zuzen be Barakaldon, Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dauan gizarte jantokiaren aurkezpenagaz. Apirilean, IV. bikaritzan ospatu zan Gizarte …
Uda honetan, parte hartu gura dozu lan-kanpamenturen baten?
Pastoral kurtsoaren amaiera gero eta hurrago dago eta Bilboko Eleizbarrutia hasita dago udako jardueretan pentsatzen. Esate baterako, Fedearen Gizarte, Karidade eta Misino Alderdirako Eleizbarrutiko Batzordearen -Caritas, Euskalerriko Eskautak Bizkaia, Eleizbarrutietako Misinoak eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako eta Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzak- bidez, gazteek hainbat lekutan egingo diran askotariko lan-kanpamentuetan parte hartzea sustatzen dau.