Barriak
Gizakia Helbururen eguna bere 40. urteurrenean
Datorren domekaz, azaroak 2, eleizbarrutian gogoan izango dira mendekotasunen bat daben pertsonak, Proyecto Hombre Bizkaia-Fundación Gizakia dalakoaren alde egingo dan kanpainan. Ignacio Palacio zuzendariak aurkezpeneko gutunean azaldu dauanez, "aurtengo jardunaldia oso berezia da Proyecto Hombre Bizkaia erakundeak 40 urte bete ditualako. Lau hamarkada pertsonen alde …
Eleizbarrutiak autorpena egingo deutse laikoen heziketan esku-hartu daben abadeei
Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena dala-eta, datorren barikuz, azaroak 7, omenaldia egingo jake heziketan jardun izan daben 75 urtetik gorako abadeei. Hain zuzen be, Bizkaiko Eleizan laikoen heziketan jardun izan dabenei autorpena egin gura jake. Deialdia irekia da, eta gura daben guztiek parte hartu leikie ospakizun berezi honetan.
Zapatuz, Derioko kanposantuan, Meza gotzaina buru dala eta kontzertu lirikoa
Datorren zapatuz, azaroak 1, Domu Santu eguna ospatuko dogu. On Joseba Segura gotzaina buru izango da Derioko kanposantuko kaperan eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Eukaristian. Urte honetan hildako guztien gomuta berezia egingo da. Egun horretan, 8:00etatik 18:00etara egongo da zabalik kanposantua eta autortzak egingo dira 11:15etan hasita.
Mufungaren adiskideak fundazinoak urteroko topaketa ospatuko dau
Datorren eguenez, urriak 30, "Mufungaren adiskideak" fundazinoaren ekitaldia izango da Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiako lokaletan (Bengo Leku) ,Gaur egun Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen diharduen egitasmoen barri emoteaz gainera, aurtengo "Adiskide zintzoa" autorpena banatuko da.
40 gazte baino gehiago I. bikaritzako gazteen erretiroan
I. bikaritzako 40 gazte baino gehiago batzu zan atzo Fede-zabalkunde eta Katekesirako bikaritzako Mahaiak antolatutako erretiroan. "Laguna bisitatuz, bizia ospatzeko" goiburuaren harira, inguruko eskaut taldeetako, Barakaldoko Deadar taldeko, Gaztenahiak taldeko eta Errekarteko JOCeko eta hainbat erreferentzia taldetako gazteak batu ziran Portugaleteko Karmengo Ama …
Hamahiru lagunek jaso eben sendotza atzo Basaurin
Atzo -urriak 26, domeka-, On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzainak Bateoaren Sakramentua emon eutsan gazte bati eta Sendotzaren Sakramentua hamaitu laguni, gazte eta heldu, Basauriko San Pedro Apostolua parrokian.
Bizian gora mobimentuak emon deutso hasiera kurtsoari: "Ez gara zaharrak, nagusiak baino"
Maria Jesus Beascoechea "Vida ascendente/BIzian gora" mobimentuko eleizbarrutikok presidentearen berbok emon eutsen hasiera mobimentuaren kurtsoari, lehenengo batzar nagusia ospatuz. Otoitzaren ostean, presidenteak kurtso osorako jardueren egitaraua eta eleizbarrutiko batzorde barriaren kideak aurkeztu ebazan, talde-lana mobimentuaren jardunbide nagusia dala nabarmenduz.
Alkartasunezko misino-ibilaldia Torre Urizarren
Aurreko egunetan iragarri dogunez, datorren domekaz, urriak 19, DOMUND misinoen eguna ospatuko da. Hamaika jarduera prestatu da egun hori dala-eta, esate baterako ekitaldiak ikastetxeetan DOMUND egunaren aurretik eta mahai-ingurua joan dan eguenez, urriak 9, BIlbon. Eta domekan bertan, Torreurizar Pastoral Barrutiko (PB) umeen katekesiak antolatutako alkartasunezko …
I. bikaritzako gazteak "gazte planaren" inguruan gogoeta egiten
Atzo, I. bikaritzako gazteak Gurutzetako parrokian batu ziran "gazte planaren" irakurketa eraginkorra egiteko eta baterako jardunbideak zehazteko. Bikaritzako Pastoral Barrutietako (PB) gazteek parte hartu eben, Sergio Buiza bikarioa, PBetako laguntzaileak eta Manu Basanta Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako ordezkaria lagun ebezala.
Migrazinoetarako Gotzainen Batzarreko zuzendaria Bilbon izango da martitzenez
"Alkarte abegitsu eta misiolariak sortu" goiburuaren haritik jardungo dau Fernando Redondo Migrazinoetarako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendariak datorren martitenez, urriak 14. Saioa Barriako (plaza Barria, 4) lehenengo solairuko aretoan izango da, 18:30etan, Karidade eta Zuzentasunerako Migrazinoetarako sailak sustatuta.
Gizakia Helbururen eguna bere 40. urteurrenean
Datorren domekaz, azaroak 2, eleizbarrutian gogoan izango dira mendekotasunen bat daben pertsonak, Proyecto Hombre Bizkaia-Fundación Gizakia dalakoaren alde egingo dan kanpainan. Ignacio Palacio zuzendariak aurkezpeneko gutunean azaldu dauanez, "aurtengo jardunaldia oso berezia da Proyecto Hombre Bizkaia erakundeak 40 urte bete ditualako. Lau hamarkada pertsonen alde konprometituta, entzute eraginkorra eta akonpainamendu sakona eskeiniz. Lau hamarkada zugaz bidelagun izanez, bizia sustatuz, etorkizuna eraikiz".
Eleizbarrutiak autorpena egingo deutse laikoen heziketan esku-hartu daben abadeei
Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena dala-eta, datorren barikuz, azaroak 7, omenaldia egingo jake heziketan jardun izan daben 75 urtetik gorako abadeei. Hain zuzen be, Bizkaiko Eleizan laikoen heziketan jardun izan dabenei autorpena egin gura jake. Deialdia irekia da, eta gura daben guztiek parte hartu leikie ospakizun berezi honetan.
Zapatuz, Derioko kanposantuan, Meza gotzaina buru dala eta kontzertu lirikoa
Datorren zapatuz, azaroak 1, Domu Santu eguna ospatuko dogu. On Joseba Segura gotzaina buru izango da Derioko kanposantuko kaperan eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Eukaristian. Urte honetan hildako guztien gomuta berezia egingo da. Egun horretan, 8:00etatik 18:00etara egongo da zabalik kanposantua eta autortzak egingo dira 11:15etan hasita.
Mufungaren adiskideak fundazinoak urteroko topaketa ospatuko dau
Datorren eguenez, urriak 30, "Mufungaren adiskideak" fundazinoaren ekitaldia izango da Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiako lokaletan (Bengo Leku) ,Gaur egun Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen diharduen egitasmoen barri emoteaz gainera, aurtengo "Adiskide zintzoa" autorpena banatuko da.
40 gazte baino gehiago I. bikaritzako gazteen erretiroan
I. bikaritzako 40 gazte baino gehiago batzu zan atzo Fede-zabalkunde eta Katekesirako bikaritzako Mahaiak antolatutako erretiroan. "Laguna bisitatuz, bizia ospatzeko" goiburuaren harira, inguruko eskaut taldeetako, Barakaldoko Deadar taldeko, Gaztenahiak taldeko eta Errekarteko JOCeko eta hainbat erreferentzia taldetako gazteak batu ziran Portugaleteko Karmengo Ama ikastetxean, Sergio Buiza lurralde bikarioak gidatutako erretiroan parte hartzeko.
Hamahiru lagunek jaso eben sendotza atzo Basaurin
Atzo -urriak 26, domeka-, On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzainak Bateoaren Sakramentua emon eutsan gazte bati eta Sendotzaren Sakramentua hamaitu laguni, gazte eta heldu, Basauriko San Pedro Apostolua parrokian.
Bizian gora mobimentuak emon deutso hasiera kurtsoari: "Ez gara zaharrak, nagusiak baino"
Maria Jesus Beascoechea "Vida ascendente/BIzian gora" mobimentuko eleizbarrutikok presidentearen berbok emon eutsen hasiera mobimentuaren kurtsoari, lehenengo batzar nagusia ospatuz. Otoitzaren ostean, presidenteak kurtso osorako jardueren egitaraua eta eleizbarrutiko batzorde barriaren kideak aurkeztu ebazan, talde-lana mobimentuaren jardunbide nagusia dala nabarmenduz.
Alkartasunezko misino-ibilaldia Torre Urizarren
Aurreko egunetan iragarri dogunez, datorren domekaz, urriak 19, DOMUND misinoen eguna ospatuko da. Hamaika jarduera prestatu da egun hori dala-eta, esate baterako ekitaldiak ikastetxeetan DOMUND egunaren aurretik eta mahai-ingurua joan dan eguenez, urriak 9, BIlbon. Eta domekan bertan, Torreurizar Pastoral Barrutiko (PB) umeen katekesiak antolatutako alkartasunezko ibilaldiaren 5. ekitaldia.