Barriak
Agiria Laneko Segurtasun eta Osasunaren aldeko Munduko Egunerako. 2025eko apirilak 28
Gizalegezko lana: onura adimen-osasunerako
Krisma-mezaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura gotzaina izango da buru Santiago katedralean 11:00etan ospatuko dan Krisma-mezan.
HOAC mobimentuko Batzorde Iraunkorra, Bilbon
Gema Martin antolakuntza eta alkarte bizitzarako HOAC, mobimentuko arduraduna eta Jorge Hernandez kontsiliario nagusia Bilbon izango dira apirilaren 7tik 12ra.
Caritasen ate irekien jardunaldia, Astrabuduako San Lorentzo eta Erandioko San Agustin parrokietan
Caritas Bizkaia erakundeak “Alkartea, gure aldartea. Camino de esperanza” ate irekien jardunaldia ospatu zan atzo Astrabuduako San Lorentzo eta Erandioko San Agustin parrokietan. Egunez egun, ahuleziazko egoeran dagozan pertsonen aldeko akonpainamenduaren ingurukoak agertu ebezan eta, amaieran azaldu ebenez, "egun bizi-bizia izan da, biziz, aurpegiz, istorioz eta asko …
Etorkinakaz jarduten daben pastoral ordezkari eta eragileen XLIV. Jardunaldia
Etorkinak, itxaropenaren zantzu goiburuaren haritik ospatu da Madrilen, martxoaren 28tik 30era, etorkinakaz jarduten daben pastoral ordezkari eta eragileen XLIV. Jardunaldia, 45 eleizbarrutitako 100 ordezkari ingurugaz.
Olerki-errezitaldia Mufungaren Adiskideak fundazinoaren alde
Nekaldiaren kofradiaren, Abandoko San Bizente Martiria parrokiaren eta Hego Berria taldearen laguntzagaz, Mufungaren Adiskideak fundazinoak kontzertua eta olerki-errezitaldia antolatu ditu. Ekitaldia datorren zapatuz, apirilak 5, izango da, 19:30etan, San Bizente eleizan, ondorengo honeek partaide dirala: Latrup hirukotea erdi aroko musikagaz; Voces La Buena Letra, Lope de …
Otoitz eta bereizketarako eguna Gueñesen
Joan dan zapatuz, otoitz eta bereizketarako saioa izan zan Karitatearen Alaben Gueñeseko etxean. II. bikaritzako 18 lagunek parte hartu eben, tartean, parrokietako erreferenteak, pastoral arloetako arduradunak, abadeak eta lurraldeko bikarioa.
Alkarrizketarako gunea itxaropena eta bere erronken inguruan
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI), CONFER batzordeak eta Loiola zentroak dei egiten dabe "Etorkizunari begira! Itxaropena eta bere erronkak" hartu-emonerako eta alkartzerako gunean parte hartzeko. Datorren astean izango da, hain zuzen be, martxoaren 31an eta apirilaren 1 eta 2an, Arrupe etxean (Aita Lojendio, 2. Bilbao).
Pazko bereziak 18 urtetik gorako gazteentzat
Apirilaren 16tik 20ra 18 eta 25 urte arteko gazteek Pazko esperientzia honetan izena emoteko aukerea izango dabe. Berrizko Maturanaren aterpetxean otoitz egin eta egun honeek daukien zentzunaren inguruan hausnartuko da. Gazte Pastoraltzatik egiten dan proposamena da. Oraindino be izena emoteko epea zabalik dago esteka honetan
Eleizbarrutiko erromesak Erroman dira
Bart heldu zan Erromara eleizbarrutian antolatu dan erromesalian parte hartzen dauan taldea. On Joseba Segura buru dala eta Patxi Malo erromesaldietarako eleizbarrutiko saileko arduraduna eta Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioa taldean dirala, Frantzisko aita santuak "Spes non confundit” buldaren bidez deitutako Ohiko Jubileua dala-eta joan dira erromes eta …
Agiria Laneko Segurtasun eta Osasunaren aldeko Munduko Egunerako. 2025eko apirilak 28
Gizalegezko lana: onura adimen-osasunerako
Krisma-mezaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura gotzaina izango da buru Santiago katedralean 11:00etan ospatuko dan Krisma-mezan.
HOAC mobimentuko Batzorde Iraunkorra, Bilbon
Gema Martin antolakuntza eta alkarte bizitzarako HOAC, mobimentuko arduraduna eta Jorge Hernandez kontsiliario nagusia Bilbon izango dira apirilaren 7tik 12ra.
Caritasen ate irekien jardunaldia, Astrabuduako San Lorentzo eta Erandioko San Agustin parrokietan
Caritas Bizkaia erakundeak “Alkartea, gure aldartea. Camino de esperanza” ate irekien jardunaldia ospatu zan atzo Astrabuduako San Lorentzo eta Erandioko San Agustin parrokietan. Egunez egun, ahuleziazko egoeran dagozan pertsonen aldeko akonpainamenduaren ingurukoak agertu ebezan eta, amaieran azaldu ebenez, "egun bizi-bizia izan da, biziz, aurpegiz, istorioz eta asko esaten daben isiltasunez betetako eguna".
Etorkinakaz jarduten daben pastoral ordezkari eta eragileen XLIV. Jardunaldia
Etorkinak, itxaropenaren zantzu goiburuaren haritik ospatu da Madrilen, martxoaren 28tik 30era, etorkinakaz jarduten daben pastoral ordezkari eta eragileen XLIV. Jardunaldia, 45 eleizbarrutitako 100 ordezkari ingurugaz.
Olerki-errezitaldia Mufungaren Adiskideak fundazinoaren alde
Nekaldiaren kofradiaren, Abandoko San Bizente Martiria parrokiaren eta Hego Berria taldearen laguntzagaz, Mufungaren Adiskideak fundazinoak kontzertua eta olerki-errezitaldia antolatu ditu. Ekitaldia datorren zapatuz, apirilak 5, izango da, 19:30etan, San Bizente eleizan, ondorengo honeek partaide dirala: Latrup hirukotea erdi aroko musikagaz; Voces La Buena Letra, Lope de Vega, Fray Luis de Leon, Calderon de la Barca, Blas de Otero, Antonio Machado, Lorca, Leon Felipe, Jesusen Teresa Donea, Gustavo Adolfo Becquer, Andrea Uña, eta abarren olerkiakaz. Euskal idazleen olerkiak eta Kongoko …
Otoitz eta bereizketarako eguna Gueñesen
Joan dan zapatuz, otoitz eta bereizketarako saioa izan zan Karitatearen Alaben Gueñeseko etxean. II. bikaritzako 18 lagunek parte hartu eben, tartean, parrokietako erreferenteak, pastoral arloetako arduradunak, abadeak eta lurraldeko bikarioa.
Alkarrizketarako gunea itxaropena eta bere erronken inguruan
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI), CONFER batzordeak eta Loiola zentroak dei egiten dabe "Etorkizunari begira! Itxaropena eta bere erronkak" hartu-emonerako eta alkartzerako gunean parte hartzeko. Datorren astean izango da, hain zuzen be, martxoaren 31an eta apirilaren 1 eta 2an, Arrupe etxean (Aita Lojendio, 2. Bilbao).
Pazko bereziak 18 urtetik gorako gazteentzat
Apirilaren 16tik 20ra 18 eta 25 urte arteko gazteek Pazko esperientzia honetan izena emoteko aukerea izango dabe. Berrizko Maturanaren aterpetxean otoitz egin eta egun honeek daukien zentzunaren inguruan hausnartuko da. Gazte Pastoraltzatik egiten dan proposamena da. Oraindino be izena emoteko epea zabalik dago esteka honetan
Eleizbarrutiko erromesak Erroman dira
Bart heldu zan Erromara eleizbarrutian antolatu dan erromesalian parte hartzen dauan taldea. On Joseba Segura buru dala eta Patxi Malo erromesaldietarako eleizbarrutiko saileko arduraduna eta Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioa taldean dirala, Frantzisko aita santuak "Spes non confundit” buldaren bidez deitutako Ohiko Jubileua dala-eta joan dira erromes eta Erroman hainbat ekitalditan parte hartu eta hainbat leku bisitatuko dabe barikura arte.