27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Seminarioak zazpi abadegaigaz ekingo deutso kurtso barriari
29.09.2023

Seminarioak zazpi abadegaigaz ekingo deutso kurtso barriari

Gaur arratsaldeko zazpietan ospatuko dan ekitaldian emongo deutse hasiera kurtsoari Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioan. Arratsaldeko 19:00etan, Eukaristia ospatuko da Moniken komentuko eleizan (Seminarioaren parean), On Joseba Segura gotzaina buru dala eta berau amaitu ondoren kopau bat hartuko dabe Seminarioko lokaletan (Zabalbide, 92). Aldi desbardinetan dagozan zazpi abadegaigaz eta bokazino-egoitzan dagozan gazte bigaz ekingo deutso kurtsoari Seminarioak. Heziketa-taldea honeek osatzen dabe: Ignacio Fernandez Mendez errektoreak, Miguel Vera Artacoz ikasketa-buruak eta Manu de las Fuentes zuzendari espiritualak.

Errektoreak deialdian adierazo dauanez, “Jainkoari gure Seminarioagaitik eskerrak emonez hasi gura dogu kurtsoa; abadegaiei babesa eskaintzeaz gainera, eskaria egin gura deutsagu mahasti-jabeari: jarraitu daiala langileak bialtzen, hemen, Bilboko Eleizbarrutian, euren egitekoa bate daien”.

7 abadegai

Seminarioko hirugarren aldian dagoz: David Abrahan Garrido Perero. Diakonoa. San Inazio Pastoral Barrutia (PB); Marco Antonio Muñoz Castro. Uribe Kosta. Mario Diaz Bravo. San Fausto PB. Basauri, Gorka Campos Saez de Lafuente. Artagan PB eta Juan Reyero Pontes. Tabira PB.

Gaizka Egaña Peña. Meatzaldea PB eta Patxo Ateca Camiruaga. Rekalde 2. aldian dagoz..

Equipo formativo del