11-12-2024 Miércoles, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Juan Carlos Rastrollo,2023ko Ohorezko Erromes
29.09.2023

Juan Carlos Rastrollo,2023ko Ohorezko Erromes

Gaur eguerdian, Begoñako kofradiak Juan Carlos Rastrollo Diaz 2023ko Ohorezko Erromes izendatu dau, lepoko brodatua ezarriz, Arriaga antzokiaren sarreran ospatu dan ekitaldian. Rastrollo extremadurarren Bilboko etxelp eta Bilbon egoiza daben eskualdeetako etxee alkarteko presidente da.

Aurreko urteetako Ohorezko Erromesak batu dituan ekitaldiari amaiera emoteko ‘Angelusa’ errezatu eta ohorezko aurreskua dantzatu da, Mikel Bilbao txistulari eta Begoñako kofradiako 2001eko Ohorezko Anai Nagusiak lagunduta.

Ohorezko erromesa

Javier Diago Begoñako kofradiako presidenteak azaldu dauanez, kofradiak baldintza bi izaten ditu kontuan ohorezko erromesak aukeratzeko: pertsona ezaguna, entzutetsua izan edo arloren baten nabarmendu eta, era batera edo bestera, Begoñako Ama Birjinari, kofradiari edo estatutuetan jasotako helbururen bati lagundu izana. Bere esanetan, Rastrollo, “ezagima da. emtzitetsia eta eskualdeetako etxeen arloan eta Begoñako kofradian nabarmentzen da. Gaztaroan -edo haurtzaroan- jaioterria itzi eta Bizkaira etorri izan diran gizon eta emakumeen ordezkari da, Begoñako Amatxu zaindaritzat dauan Lurralde Historiko honen handitzean zerikusi handia izan daben gizon eta emakumeen ordezkari”. 

2023ko Ohorezko erromesa

Begoñako erromeria

Aurton, bezperan hasiko dira Begoñako erromeria ospatzen. Urriaren 10ean, martitzenez, 19:30etan, erromerian igoko dira Arriaga plazatik, Zazpi Kaleak zeharkatuko dabez eta Mallonako galtzadetatik Begoñako gasilikara helduko dira 20:50ak inguruan. Sarreran harrera egingo deutse eta santutegira sartuko dira 21:00ean meza ospatzeko.

Rastrollo, en el centro de la imagen, junto a el presidente de la cofradía de Begoña y anteriores Romeros y Romera.