27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Erakunde ugari boluntario jardunari lotutako azokan, Begoñako Andra Mari irakasle eskolan (BAM)
29.09.2023

Erakunde ugari boluntario jardunari lotutako azokan, Begoñako Andra Mari irakasle eskolan (BAM)

Beste urte batez, Begoñako Andra Mari Irakasle Eskolako (BAM) pastoral eta unibertsitate-hedapenerako sailetik boluntario lanari lotutako azoka antolatu dabe, Bizkaia Gara dalakoagaz batera, arduradunen esanetan, "partaidetza eta alkartasuna sustatzeko eta heziketa alkarteari boluntarioen lanaz baliaten diran erakundeek garatzen daben lana ezagutzera emoteko. Gainera, ikasturte hasiera danez, ikasleei aukera emon gura jake: unibertsitatean ikasketak egiteaz gainera, gizarte konpromisoa hartu indarrean dagozan boluntario lanerako egitarauren baten". 

Ekitaldi honetan, ondorengo erakunde honeek parte hartu dabe: AECC,  AHIDA THDA, AVIFES, BIDESARI, CARITAS, F.S. DOWN, HAZBIDE, ITAKA, ESCUELA TIEMPO LIBRE EDE FUNDAZIOA, EUSKALERRIKO ESKAUTAK BIZKAIA, GORABIDE, BAKUVA, CREANDO FUTURO, MANOS UNIDAS, BIZKAIA GARA, EGK-CONSEJO DE LA JUVENTUD DE EUSKADI.

Boluntario azoka BAMen
Gazte batzuk Bidesariren standean

Belen Rodero BAMekopastoral eta unibertsitate-hedapenerako saileko arduradunak amaieran adierazo dauanez, “BAMeko ikasleen joan-etorria etenbakoa izan da eta horri erakunde bakotxeko ordezkarien azalpenak geitu ezkero, korridoreak kolorez beteta izan dirala esan geinke”.

Stand de Euskalerriko Eskautak Bizkaia.