27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Kurtsoaren hasiera Markina-Xemeinen
30.09.2023

Kurtsoaren hasiera Markina-Xemeinen

Irailetik hasita, kurtsoa martxan bada be, gaur ospatuko da hasiera ofiziala, 'Goazen!' ekitaldiagaz, Markina-Xemeingo Igokundeko Andra Mari eleizan. Bikaritzaz bikaritza jarri dabezan autobusean joango dira hasierako ekitaldi horretan parte hartuko daben 500 lagunak. Bihar, urriak 1. parrokietan ospatuko da hasiera hori, Bagara. Comunidades acogedoras e inclusivas´ goiburuaren haritik eta batu daiten dirua Caritas Bizkaia erakundearen eta parrokien esku itziko da.

Manu Moreno Karidade eta Zuzentasuneraako Eleizbarrutiko ordezkari eta ‘Goazen! 2023″ batzordeko kideak Radio Popular/Herri Irratiari eskaini deutsan alkarrizketan adierazo dauanez, hasierako ekitaldi hau “deia da alkarte abegitsu eta barneratzaile” izan gaitezan. Morenok azaldu dauanez, ‘Goazen!’ ekitaldirako kartelak zirkulu irekia osatzen daben pertsonak agertzen dira alkarri lotuta eta irekita egote horrek beste batzuk be batzeko deia da. Lepoa emoten dabe eta Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren irudi dan koloretako arrola-leihoari begira dagoz. Alkarrizketa osorik: hemen

Kurtso hasierako kartela
Kurtso hasierako kartela

Goazen!

Goizeko 10:30etan helduko dira autobusak eleizaren ondoan dagoan parkingera. Orduan, kafe bategaz egingo jako ondo etorria jenteari, Lapiko Catering, gizarteratze enpresaren eskutik, Lea-Artibai ikastetxea eskola tekniko kooperatiboko arkupeetan.

Goizeko 11:00etan emongo deutse hasiera ekitaldi nagusiari eleizan, Eleizbarrutiak dituen irratien zuzendari dan Javi Onaindiak eta Araitz Peña Mungiako Txispeleta eskaut taldekoak aurkeztuta. On Joseba Segura Bilboko gotzainak Eleizbarrutiaren lehentasun eta erronka nagusiak aurkeztuko ditu eta Juanjo Elezkano abade eta abeslariak kantatu egingo dau.

Ibilbideak herrian

Ekitaldi nagusia amaitu ondoren, 13:00ak inguruan, partaideek herria ezagutu ahal izango dabe ibilaldi gidatuak eginez.