19-04-2024 Viernes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Elezkano abadeak bideo solidario ‘zirikatzailea’ grabatu dau
03.05.2023

Elezkano abadeak bideo solidario ‘zirikatzailea’ grabatu dau

Juanjo Elezkano abadeak bideoklip solidarioa grabatu dau Bermeo kostaldeko herrian, hain zuzen be, parroko lez jarduten dauan lekuan. Bideoklparen bidez atara daiten dirua itsasoko salbamendu humanitariora eta horretan aritzen dan 'Aita Mari' itsasontzira zuzenduko da. Bizirik irauteko euren herrialdeetatik derrigorrez atara dan makina bat pertsonen egoera "lotsagarria" agertzera emotea da abadearen helburua. Ontziratu eta itsasoan bizitzak salbatzen saiatzen diran pertsonak "Ebanjelioko Jesusenak dira". Lau mila euro batu gura dabez kanpaina berezi honegaz eta grabatu dauan abestia "zirikatzailea" da.

Juanjo Elezkano abeslari eta abadeak  Bizkaia Irratian egin deutsen alkarrizketan adierazo dauanez, bideo solidarioaren doinua 10 urtez egon da bere buruan “gordeta”. Orain, ordua heldu da eta Lontzo Zugazaga abadearen laguntzagaz, “egia bihurtu da”. Abesti honen bidez, errefuxiatu eta etokinei lagundu gura jake. 

https://twitter.com/DiocesisBilbao/status/1653687562790219778?s=20
Entrevista realizada en la emisora diocesana Bizkaia Irratia

Beste hainbat laguntza

Lagun askoren laguntza izan dau Elezkanok bideoklipa grabatzeko. Azaldu dauanez, “itsasontzia aurkitu behar izan dogu, asegurua kontratatu, hainbat etorkin grabazinora gonbidatu, orkestrazinoa prestatu…”. Esker ona adierazoten deutse guztiei ‘Aita Mari’ itsasontziarentzat diru-laguntza lortu gura dauan egitasmo honetan parte hartzeagaitik. 

Abestiaren izenburua, galdera da. ‘Nor zaitut?’. Abadearen esanetan, “danok gara pertsona pobre askoren oinazearen gaizkide, axolagabe agertzen gara-eta euren egoeraren aurrean”.

Egitasmoari lagundu gura deutsanak migranodearena.org webaren bidez egin leike.

https://www.youtube.com/watch?v=OIwzZgzH614
Juanjo Elezkanoren kontzertua Begoñako basilikan 2022ko maiatza
Juanjo Elezkano tocando la guitarra en un barco