03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Arizmendiarrietaren enpresa-eredua Europar Parlamentuan
03.05.2023

Arizmendiarrietaren enpresa-eredua Europar Parlamentuan

Gaur goizean, Enpresa-eredu inklusiboari buruzko Mingegia ospatuko da Europar Parlamentuan. Bertan parte hartuko dabe Arizmeniarrieta Fundazinoko kide bik, hain zuzen be, Juan Manuel Sinde presidenteak eta Jon Emaldi Deusto Business Schooleko irakasleak. Arratsaldeko zazpietan, beste Mintegi bat ospatuko da, gai beraz, 'Capilla por Europa' edo Berbizkundearen kapera deitutakoan. Arratsaldeko saioanOn Joseba Segura Bilboko gotzainak sarrera egingo dau eta, ondoren, Gaspar Martinez Kultur Gai eta Ondasunetarako saileko arduradunak Mondragon kooperatibaren esperientziaren eleiz senaz jardungo dau eta Jon Emaldik bere lekukotasuna emongo dau eta gaur egun ze eginkizun dauan azaldu. Ekitaldia zuzenean emongo da hemen.

Europar Parlamentuak eta Europako Gotzainen Batzarren Batzordeak Mintegia antolatu dau gaur bere egoitzan, goiburu honegaz: `Towards a new model for companies in Europe´ (Konpainia-eredu barrirantz Europan).  Arizmendiarrieta Fundazinoko kideez gainera, politika arloko hainbat ordezkarik parte hartuko dau eta baita Manuel Barrios Prieto COMECEko (Europar Batasuneko Gotzainen Batarren Batzordea) idazkari nagusiak be.

Mintegia, 13:30etan hasiko da

Mintegia Europar Parlamentuan
Mintegia Europar Parlamentuan

El obispo participará por la tarde

Arratsaldeko zazpietan hasiko da bigarren Mintegia, goizekoaren goiburu beraz, Capilla por Europa deitutakoan. Honako hau bokazino ekumenikoa dauan Eleiza katolikoa da eta Bruselaseko europar auzoan kokatuta dago.

Jarduera honetan, On Joseba Segura gotzainak, John Kearms eta Lucy Anns europar adituek, eta Jon emaldi eta Gaspar Martinez Arizmendiarrieta Fundazinoko zuzendaritza-batzordeko kideek parte hartuko dabe.

Partaideek ingelesez jardungo dabe.

Intervención obispo Bruselas
Programa de las intervenciones de la tarde
Parlamento Europeo