02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Urkiolako misino-topaketako argazkiak
02.05.2023

Urkiolako misino-topaketako argazkiak

Maiatzaren 1ean ohikoa danez, Urkiolan batu ziran atzo Gasteiz, Donostia eta Bilboko Eleizbarrutietako misiolariak. Jardunaldia ospatzeko batu ziran hirurogei lagunak Lagunetxean batu ziran eta hasieran, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek 75. urteurrena ospatzen daben urteko jardueren barri izan eben. Gehiago jakiteko: hemen. Argazkiak: hemen

80.- Encuentro misionero en Urkiola (1 de mayo de 2023)

Goizeko jarduerei amaiera emoteko, urteurrenaren inguruko barriak eta beste hainat emon ebazan Fran Izquierdo Gasteizko ordezkariak. 

Santutegian ospatu zan eukaristia, Jose Mari Arieta-Araunabeña bizkaitar abade eta misiolaria buru zala, eta alkar meza emon eben Juan Cruz Juaristi gipuzkoarrak eta Antonio Madinabeitia arabarrak.