24-04-2024 Miércoles, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Hiru abadegaik akolito-ministerioa hartu dabe
02.05.2023

Hiru abadegaik akolito-ministerioa hartu dabe

Juan Reyero, Gaizka Egaña eta Marco Antonio Muñoz abadegaiek akolito-ministerioa hartu eben domekaz, On Joseba Segura gotzaina buru zala, Moniken monasterioko kaperan ospatu zan Eukaristian. 

Jardunaldia, aurton “Lotu bideari, ez gehiago itxaron” goiburuaren haritik ospatu dan Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Egunean eta Sorterriko Bokazinoen Egunean izan zan.

Akolitoak
Akolitoak
Akolitoak
Akolitoak
Akolitoak

Gotzainak gure inguruko gizarte eta pastoral errealidadeari baikortasunez begiratzeko esan eutsen, “Artzain Onak begiratzen eban lez”. Dei egin eutsen, gainera, Eukaristia sakontasun eta bizitasunez ospatu daien, “Jaunaren maitasunaren grazia eta oroimen” dalako.

Akolitoak

Hiru abadegaiek akolito-ministerioa hartu eben eleizkizunaren aurretik, bokazinoen aldeko otoitzaldia egin zan Sakramentu Guztiz Santuaren aurrean, Eleizbarrutiko Seminarioko kaperan. David Garrido eta Mario Fernandezek gidatu eben otoitzaldian jente askok parte hartu eban eta otoitz-giro egokia sortu zan. 

Akolitoak
Marco Antonio Muñoz, Gaizka Egaña y Juan Reyero, junto a Mons. Segura, tras la Eucaristía.