28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Sestaoko familiak Larrabetzun eta erromesaldiak Gernika-Urdaibaitik Liebanara
02.05.2023

Sestaoko familiak Larrabetzun eta erromesaldiak Gernika-Urdaibaitik Liebanara

Asteburuan, Sestaoko Pastoral Barrutiko (PB) familiak Larrabetzun alkartu dira. Beste alde batetik, Gernika-Urdaibaiko talde jentetsua erromes joan zan atzo Santo Domingo de Liebanara hainbat jarduera egitera eta eguraldi ederraz lagunduta. Gehiago jakiteko: hemen.  Beste hainbat argazki: hemen. Gernikako taldea Arantzazura joango da erromes datorren uztailaren 18an. 

Sestao Larrabetzu

Sestao PBko hainbat arlotako 22 lagunek, Jaime Pizarro Pastoral moderatzaileagaz eta Marisa Quintano Fede-zabalkunde eta Katekesirako arduradunagaz batera, alkarregaz igaro dabe asteburua (apirilak 29 eta 30, zapatu eta domeka), bizikidetza eta otoitza lantzeko. Arduradunen esanetan, “inguru naturalaz gozatu dabe eta alkar aberastu, askotariko edukiak landuz askotariko familia jardunbideen bitartez”, eta “Familien unibertsoa” goiburuaren haritik. 

Sestao Larrabetzu

Amaieran, partaideek guztiz positibotzat jo dabe esperientzia, “errepikatzeko modukoa” dala esanez.

Sestao Larrabetzu
Sestao Larrabetzu
Sestao Larrabetzu

Erromesaldia Gernika-Urdaibaitik Santo Toribio de Liebanara

Erromesaldia Gernika-Urdaibaitik Santo Toribio de Liebanara
Erromes joan zan taldea

Gehiago jakiteko