03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Kristandade Ikastaroak mobimentuan, ez dagozanei begira
02.05.2023

Kristandade Ikastaroak mobimentuan, ez dagozanei begira

Kristandade Ikastaroak mobimentuak Eleizbarrutiko 120. ikastaroa ospatu dau apirilaren 28tik 30era Begoñako Gogarte Etxean. 

Asteburuan, Kristandade Ikastaroak mobimentuak ikastaroa ospatu dau Begoñako Gogarte Etxean. Bilboko Eleizbarrutian mobimentuko arduradunetako bat dan Itziar Marigomezen esanetan, “Berbizkundean dogun fede eta itxaropenaren oinarria, Kristo Berbiztuagaz doguzan bategiteak dira. Izan be, partsona horrek zerumuga barria emoten deutso bizitzari, norabide aldaketa erabakigarria eragiten dau”. Berak dinoanez, “bialduak gara, preminaz, kanpoaldeetara euren bateoa ahaztu daben bateatuak (gero eta gehiago dira) eta sinisten ez dabenak ebanjelizatzeko. Gaur, sekula baino gehiago, Jesukristogazko bategite pertsonalean oinarritutako bihurtze-prozesuez hitz egin behar dogu etenbarik”.

Marigomezen ustez, Eleizak ez deusku ezer barririk eskatzen, betikoa baino: “gagozanok ez dagozanen bila atara gaitezala. Horixe da gure erronka, zerbitzari baliagarri, harri bizi sentitu Eleizbarrutiaren zerbitzura”:

Historia

Kristandade Ikastaroak Mallorcan sortu ziran 40ko hamarkadaren amaieran. 1956an, gizonezkoen saila alkartu zan lehenengo aldiz Bilbon. 1966an, Mons. Gurpidek bertan behera itzi ebazan eta 1970ean onartu eban Mons. Cirardak euren itzultzea. Hilabete batzuetara hasi ziran emakumeen ikastaroak eta 1976an egon zan gizonezkoen eta emakumezkoen lehenengo ikastaroa.