07-05-2024 Martes, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Biziera erlijiosoaren astea
02.05.2023

Biziera erlijiosoaren astea

Gaur hasi eta bihar -eguena- arte, Biziera Erlijiosoaren XXIX. Asterako antolatutako jarduerak ospatuko dira Arrupe Etxean (Aita Lojendio. BIlbao). Aitatutako jarduerok Biziera Erlijiosorako Batzordeak, Loiola Zentroak eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) koordinatuko dabez eta saioak arratsaldeko zazpietan hasiko dira. 

“Alkarregaz bide egin misinoan” goiburuaren haritik jardungo dau lehenengo egunean Margarita Saldaña laika kontsakratu, Carlos de Foucauld Jesusen Bihotzaren Ahizpen Senidetasuneko kide eta Kazetaritza eta Teologia Dogmatikoan lizentziatuak.

Bihar, eguaztena, esperientzien mahaia egingo da, “alkarregaz bide egin, askotariko karisma, bizimodu eta ministerioakaz”: Kongregazinoen arteko hartu-emonari buruz: Mª Belen Miguel Andres Jasokundeko erlijiosak jardungo dau Itxaropen-zubiak Alkartea ordezkatuz eta Eleizbarrutiko pastoraltzan txertatzeari buruz: Karidadearen Alabak Basaurin eta Otxarkoagan.

Eguenez, “Alkarregaz bide egin gizadi osoagaz batera. Gizarteak dinoskuna entzun eta horri erantzun”, saioa, hiru zatitan banatuko da: Ekonomia (eta ekologia), Carkos Askunze Ekonomia Sozial eta Solidarioko aktibistaren eskutik; politika: Maria Guijarro (Bizkaiko PSE-EE) eta feminismoa: Pilar Perez-Fuentes historialaria, genero-ikuspuntutik. Izena emotea (doan): https://bit.ly/SemanaVR2023 (Egun bakotxean 5 euroko borondatezko laguntza eskatuko da).

Imagen: Diva Plavalaguna