Barriak
Etiquetado como: Arizmendiarrieta
Chris Lowney protagonista izango da enpresara gizatasuna eroateari buruzko solasaldian
Otsailaren 12an, 9:00etan, Arizmendiarrieta Urtearen (Enpresa Humanistaren Urtea) inguruko jarduera nabarmena ospatuko da Bilboko Faculty Club de Deusto Business School dalakoan. Arizmendiarrieta Kristau Fundazinoak, Deusto Business School, Deusto Business Alumni eta Vizcaina Aguirre Fundazinoa erakundeek antolatuta, "Enpresara gizatasuna eroan gizartera gizatasuna eroateko" …
Ikus-entzunezko bitarteko barria Arizmendiarretaren ondarearen balioa nabarmentzeko
Orígenes y extensión del legado de Arizmendiarrieta ikus-entzunezko bitarteko barria aurkeztu zan zapatuz, Bilbao Exhibition Center (BEC) erakustazokan Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrea ospatzeko egin zan zan "Eleizea plazara" azokan. Arrasaten, kooperatiben arloan aitzindari izan ziranen lekukotasunak jasotzeaz batera, etorkizunari begira Arizmendiarrietaren ondarea …
Arizmendiarrietaren enpresa-eredua Europar Parlamentuan
Gaur goizean, Enpresa-eredu inklusiboari buruzko Mingegia ospatuko da Europar Parlamentuan. Bertan parte hartuko dabe Arizmeniarrieta Fundazinoko kide bik, hain zuzen be, Juan Manuel Sinde presidenteak eta Jon Emaldi Deusto Business Schooleko irakasleak. Arratsaldeko zazpietan, beste Mintegi bat ospatuko da, gai beraz, 'Capilla por Europa' edo Berbizkundearen kapera …
Arizmendiarrietari eskainitako musikala, lehenengo aldiz Markinan
Bihar beteko da Barinagako (Markina-Xemein) eleizatean sortu zan Jose Maria Arizmendiarrieta beneragarriaren jaiotzaren urteurrena. Eta, hain zuzen be, Markinako udal frontoian estreinatuko da euskal kooperatiben bultzatzaile izan zan abadeari eskainitako "Hazia" musikala. Gontzal Mendibil musikagile eta abeslariak prestatu dau argi, dantza eta abestien ikuskizun hau. …
Etorkinen ezohiko erregularizazinoa gizarte zuzentasunezko neurria da
Karitate eta Zuzentasunerako Billboko eleizbarrutiko ordezkaritzak eta Caritas Bizkaia erakundeak positibotzat jo dabe migratzaileen ezohiko erregularizazinoa ahalbidetuko dauan Errege Dekretuaren onarpena. Euren ustez, "erantzukizun politiko, etiko eta sozialeko neurria da".
Eleiz Museoko zuendariak Ondarearen Europako Jardunaldien aurreko zikloari hasiera emongo deutso
Urrian, Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatuko dira Bizkaian, baina hilabete honetan bertan ospatuko da hareei lotutako ekitaldi bat. Bizkaiko Foru Aldundiak berbaldiak antolatu ditu jarduera prestatzeko eta lehenengoa apirilaren 21ean izango da Ondare aretoan, Raquel Cilla Lopez Artearen Historian doktore eta Bilboko eleizbarrutiko Eleiz Museoko zuzendariaren eskutik, 18:30etan eta ekitaldi irekian.
Apirilaren 26an, konpromisoa, otoitza, jaia eta oroimena lotuko dira
Apirilaren 26an, kristau bizitzaren askotariko alderdiak -gizarte konpromisoa, heziketa aisialdian, otoitza, alkarte ospakizuna eta oroimena- agertuko dabezan ekitaldiak ospatuko dira Bilboko eleizbarrutian. Egun horretan ospatuko dira, Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko VI. Eguna, Gorka Deuna, bokazinoen aldeko otoitz-maratoiaren amaiera eta Gernikako bonbardaketaren urteurreneko ekitaldiak.
Arteako Guadalupeko Andra Maria: Bizkaia eta Mexiko lotzen dituan maisulana
Arte eta debozinoaren aldetik egungoko balioa dauan artelana dago Eleiz Museoan: "Barroco novohispano" deitutakoan maisu izan zan Miguel Cabrerak 1754an margotutako Guadalupeko Andra Maria. Elexabitiako San Migel ermitatik (Artea) ekarri dabe Bizkaia eta Mexiko lotzen dituan ondarearen erakusle dan artelan hau eta laster egongo da ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan.
Erreleboa Bilboko eleizbarrutiko liburutegian: begirada bi, egiteko bakarra
Bilboko eleizbarrutiko libututegiak aldi barriari ekingo deutso, erreleboa eta jarraitutasuna buztartuz, Alkarren Barri aldizkariaren azken alean jaso danez. Jaime Lopez de Eguilaz zuzendari barriagaz eta berrogeta hamar urtez erakundeko arduradun izan dan Ander Manterolagaz solasaldian, Bizkaiko Eleizaren bibliografia-ondarea jagoteko, gordetzeko eta zabaltzeko eginkizuna dauan erakundearen ingurukoak jorratu dira.
Elena Unzueta: “X bidezko ekarpenari esker Caritas Bizkaiak beharrizanean dagoan askori laguntzen deutso”
Espainiako Gotzainen Batzarrak urteroko errentaren kanpainaren inguruan kaleratzen dauan Xtantos aldizkaria Bizkaiko parrokia et erakundeetan banatu da. Oraingoan, Bizkaiko Eleizaren jarduerei eskaintzen deutso hainbat orrialde. Azken orrialdean, Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariari egindako alkarrizketa irakurri daiteke.
A. Jon Korta karmeldar oinutsen nagusi berrautatu dabe
Aita Jon Korta Arcelus Nafarroako San Joakin Probintziako Nagusi berrautatu eben apirilaren 7an Larreako Gogarte Etxean (Zornotza) opatu eben kapitulu-saioan. Probintzia hau historikoa da karmeldar oinutsentzat, bertan berrezarri zalako ordena eta funtsezko izan dalako karmeldar oinutsen ordena mundu osoan hedatzeko.
Bilboko Kofradien Ermandadearen esanetan, kofradiakiide- eta jente-kopuruak gora egin dau, eguraldia lagun izan ez bada be
Euria izan da protagonista Bilboko Aste Santuan eta lau prozesino bertan behera itzi behar izan dabez. Dana dala, Penitentzia Kofradien Ermandadearen arabera, eguraldia ez da oztopo izan eta gora egin dau kofradiakide- zein jente-kopuruak.
Otoitza, bizikidetza eta giro ona gazteen Pazkoetan
Sopuerta, Muskiz, Berriz eta Bilbon ospatu dira aurton eleizbarrutiko gazteen Pazkoak. Bost egunez, adinaren araberako hainbat jardueratan parte hartu dabe 200 lagun inguruk. Ondoren, Pazkoetatik jaso doguzan argazkiak.
Pazko Eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da Pazko Eguneko eleizkizuna (Pontifize Meza, bedeinkapen apostoliko eta parkamen osoagaz). Zuzenean emongo da web honetan, Radio Popular-Herri Irratian eta Telebilbao katean.



