30.05.2026

“4,0 espedizinoa Erdi Arora” egitasmoaren aurkezpena Madrilen

Ekainaren 1ean, Madrileko Historia Artxibo Nazionalean, "4.0 espedizinoa Erdi Arora. Bidaia aparta Erdi Aroaren bihotzera" egitasmoaren aurkezpen ofiziala egingo da. Barrikuntza teknologikoaz baliatuz, Espainiako hainbat herrialdetako erdi aroko ondarea beste ikuspuntu batetik atzemateko anbizino handiko ekimen kultural eta turistikoa da.

Ekitaldian, erakunde- eta akademia-arloko hainbat pertsonaia ospetsuk parte hartuko dau, besteak beste, Jordi Hereu Industria eta Turismorako ministroak. Espainia osoko kultur eta ondarearen arloko ordezkariak batuko dira bertan.

Estatu mailako talde egitasmoa

“0.4 espedizinoa Erdi Arora” egitasmoa zazpi autonomia erkidegoko zortzi eleizbarrutik bultzatutako ekimena da. Eleizbarrutiok ahaleginak batu dabez garrantzi historiko, artistiko eta espiritual handiko 13 lekuren balioa nabarmentzeko.

Ekimenak Experiencias Turismo España dalako egitarauaren babesa dauka eta Next Generation EU europar funtsez finantzatuta dago. Era berean, barrikuntza, jasangarritasuna eta lurralde kohesinoa buztartu gura ditu. 

Esperientzia murgiltzaile eta 4.0 teknologiez baliatuz, etitasmoak Erdi Aroa askotariko ikuspuntuetatik ikertzera deitzen dau. Eguneroko bizitza, espiritualtasuna, urigintza, ospakizuna, emakumeen egitekoa edo kulturartekotasuna barne hartzen dira besteak beste.

Bilbao, egitasmoaren koordinazinorako ardatz

Bizkaian, Ondaregure erakundeak, talde sustatzailearen ordezkari lez jarduten dauanak, kudeatu dau egitasmoa.

Gainera, Bilboko eleizbarrutia ibilbidean bisitatu daiteken lekua da. Proposamena leku jakin baten gauzatuko da: San Anton eleizan. Berau da, hain zuzen be, uribilduko ikur historiko esanguratsuenetakoa. 

Iglesia de San Antón.

Bilboko esperientzia: San Anton Erdi Arorako ate lez

“0.4 espedizinoa” dalakoaren bidez, San Anton eleiza Erdi Aroko Bilbao uriaren eraketan funtsezko izan zala atzemango da. Eleiza honen inguruan antolatu ziran kaleak, merkatuak eta alkarbizitzarako guneak.

Promosamenaren barritasun nagusiak:

  • Teknologia murgiltzaile barriak esperientzia hobea bizi ahal izateko.

  • Edonork eskuratzeko moduko osagaiak, publiko desbardinei egokitutakoak.

  • Korua zabalik, bisitatzeko aukera barria emonez.

Esta renovación, que se podrá conocer a partir de julio, refuerza la idea de que el patrimonio “no es solo un vestigio del pasado, sino un elemento vivo que ayuda a comprender la historia y construir el futuro”, destaca la directora del Archivo Histórico Eclesiástico de Bizkaia, Anabella Barroso. Ella es una de las coordinadoras de la iniciativa.

La revista correspondiente a junio de Alkarren Barri, que se publicará en esta web el lunes, 1 de junio en formato multimedia, ofrece información detallada de la iniciativa.

El proyecto de San Antón, se inaugurará en julio