02.06.2026

Nerea Melgosa: “Esanguratsua da Leon XIV.ak Kanariak bisitatzea”

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako Eusko Jaurlaritzako sailburuak bere saileko hainbat konturen inguruan gogoeta egin dau Alkarren Barri aldizkariari eskeinitako alkarrizketan. Fededuna izanda, aita santua "un referente moral internacional" dala dino eta aste honetan Madril, Bartzelona eta batez be Kanarietara egingo dauan bidaiaren garrantzia nabarmendu dau. 

Leon XIV.ak Kanarietara egingo dauan bidaia nabarmendu dau Nerea Melgosak. Esanguraz betetako keinua dala uste dau sailburuak: «Ha visibilizado problemas que estaban ahí, pero que muchas veces permanecían ocultos», afirma.


Melgosaren ustez, aita santua «un referente moral internacional» bihurtu da migrazinoaren inguruko diskurtsoak gero eta hedatuago dagozanean kalean. en«Ha continuado la línea de Francisco y ha situado la fraternidad y la dignidad humana en el centro», esan dau.

Zenbakietatik pertsonengana

Sailburuak azaldu dauanez, oso sinbolikoa da Aita Santuak Kanarietara joatea erabaki izana, berau da-eta munduko migrazino-ibilbiderik arriskutsuenetakoa. Keinu hau, bere esanetan, baliagarri da «pasar de los números a las personas» igarotzeko. Eta horixe da, hain zuzen be, eztabaia publikoan falta dana: «Se habla de tantos inmigrantes que llegan, pero se olvida que detrás hay proyectos de vida, sufrimiento y esperanza».

Ikuspuntu horretatik, Melgosak gogoratu dauanez, Euskadik eta Kanriek denpora daroe migrazinoaren arloan egiturazko egitasmoa garatzea. Atsekabez hartu dau Migrazino eta Asiloari buruzko Europako Hitzarmen barriak zehaztasun argirik ez egin izana: «No sabemos cómo se va a implementar ni qué recursos habrá. Y eso preocupa especialmente a quienes estamos en primera línea de acogida».

Hizkuntza bera daben erlejinoak

Erlejino arteko Euskadiko Batzordearen sorreraz be jardun hau alkarrizketan. Burokraziaren aldetik prozesu korapilatsua dala dino, «muy enriquecedor» lez baloratzeaz batera. Sinismenak lotzen dituana gertatzen jako deigarrien: «Al final todas hablan de dignidad, respeto, fraternidad y acogida». Sailburuak «laicidad cooperativa» dalakoaren alde egiten dau, hau da, alkar errespetatuz eta danen ona bilatuz, erakunde eta sentsibilitate erlijiosoek batera jardutea. 

Multimedia euskarrian jadetsi daiteke sailburuak gazteen eta migrazinoaren inguruan jarduten dauan alkarriketa hau.