01.06.2026

Hainbat iragarpen aldizkariaren kurtsoko azken alean

Askotariko gaiak jasotzen dira aldizkariaren 2025-2026 kurtxoko azken alean, besteak beste, Leon XIV.a Atia Santuak Espainiara egingo dauan bisitaren prestaketa eta irailaren 26an Durangon ospatuko dan Goazen ekitaldiaren iragarpena.

Eskuragarri da Alkarren barri aldizkariaren 322. alea, 2026ko ekainari dagokiona. Kurtsoko azken alean, askotarikoak jasotzen dira udaldiko etenaldiari ekin aurretik. 

Hurrengo alea urrian argitaratuko da, pastoral ekiturtearen hasierari lotutako gaiakaz.

Aita Santuaren bisitaren prestakea

Kurtsoko azken ale honetan, Bilboko eleizbarrutian Leon XIV.a Aita Santuaren bisita prestatzeko egiten ari diran jardueren barri emon da. Begoñako basilikan emon jakon hasiera ekitaldi espiritualen agendari eta Madrilen amaituko da Aita Santuak gazteakaz egingo dauan otoitzaldiagaz, Madrilen, ekainaren 6an.


Gainera, Aita Santuak idatzi dauan «Magnifica Humanitas». entziklikatik ataratako 10 ideia nabarmentzen dira. Entziklika honetan, adimen artifizialaren aroan gizakiak dauan lekuaren inguruan hausnartzen dau.

Alkarrizketa erantzukizun handiak dabezan emakume biri

Ale honetan, alkarrizketa bi nabarmentzen dira. Bilbon egon zan eta osoko ekologiaren, sakramentu-koherentziaren eta emakumeak Eleizan dauan egitekoaren inguruan gogoeta egin eban Alessandra Smerilli ekonomilari eta Osoko Giza Garapenerako Zerbitzurako Dikasterioko idazkariari egindakoa eta Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako Eusko Jaurlaritzako sailburuari egindakoa. Azken honek migratzaileen harreraz, erlejinoen arteko hartu-emonaz eta zerbitzu publikoaz jardun dau.

Aldizkarian, Caritas Bizkaia erakundearen 70. urteurrenaren ingurukoak be luze eta zabal jasotzen dira. Gainera, “Darte te renta. Emon eta hartu, biak batu” kanpainak, migratzaileen erregularizazinorako ezohiko egitasmoak eta eleizbarrutiaren gizarte-karitate bitartekoen barri emoten dauan “X eraldatzailearen bidaia” kanpainak be lekua dabe agerkarian. 

Horrezaz gainera, Mufungaren Adiskideak Fundazinoak Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen diharduan lankidetza-egitasmoak; abadegintzaren urteurrenak eta udako lan-kanpamentuak.

Irailaren 26an, kurtsoaren hasiera

Aldizkariaren azken orrialdea, deialdia da eleizbarruti osoarentzat: “Goazen 2026. Durango. 26 de septiembre. Una jornada llena de sorpresas. ¡Guarda el día!”. Aurton, Durangon ospatuko dan kurtso hasierako ekitaldira joateko deia da. Jaia eta alkartasuna buztartuko dira Bizkaiko parrokia, mobimentu eta pastoral eragileen topaketan. Aurtengo berezitasuna, gazteak arduratu dirala antolaketaz. 

Gaur atarako da aldizkaria euskarri multimedian.

Etxean, paper-euskarrian jaso gura badozu: harpidedun egin.