Goizez, Eukaristia ospatu aurretik, hainbat belaunalditako jentea batu zan Pili Castro Caritas Bizkaia erakundeko kidearen berbaldia entzuteko. “Nagusi egitearen benetako istorioa, beste batzukaz batera bizi doguna”, ideiaren haritik, pertsona nagusien inguruko mito bazuk baztertzeko argibideak emon ebazan.
Beranduago, alkarteko bost lagunek euren gaztaroaren inguruko lekukotasuna emon eben.
Eskaut taldeetako gazteek itaunak egin eutsiezan orduko eta oraingo sasoiak aurrez aurre jarriz.
Gainera, pertsona nagusienganako tratu txarren aurkako legearen aldeko herri-ekimen legegilearen aldeko sinadurak batu ebezan.
Eukaristia ospatu eta gero, alkarte bazkaria ospatu zan, 165 lagun inguru eseri zalarik mahaiaren inguruan.
Egunari amaiera emoteko, zozketa, kantu herrikoiak, bilbainadak… izan ziran.
Amaieran azaldu ebenez, “egun ederra ospatu dogu alkartean eta gure nagusiek euren alkartearen autorpena eta maitasuna sentitu dabez”.







