22-07-2025 María Magdalena
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Fundación Arizmendiarrieta

03.05.2023

Arizmendiarrietaren enpresa-eredua Europar Parlamentuan

Gaur goizean, Enpresa-eredu inklusiboari buruzko Mingegia ospatuko da Europar Parlamentuan. Bertan parte hartuko dabe Arizmeniarrieta Fundazinoko kide bik, hain zuzen be, Juan Manuel Sinde presidenteak eta Jon Emaldi Deusto Business Schooleko irakasleak. Arratsaldeko zazpietan, beste Mintegi bat ospatuko da, gai beraz, 'Capilla por Europa' edo Berbizkundearen kapera …

05.08.2019

Arizmendiarrieta fundazinoaren egitasmoa, Ávilan

Atzo amaitu zan Ávilan 43 Eleizbarrutitako militanteak -guztira, 700 lagun- batu dituan Ekintza Katoliko Orokorraren biltzarra. Hogeta zazpi laguneko taldea izan da bertan, Bilboko Eleizbarrutia ordezkatuz. Egunotan, bizitza publikoan agertzeko bideen inguruan gogoeta egin dabe. Bizkaiko Eleizaren ordezkariek 'Familiaren erloua' esperientzia ezagutzera emon eben eta Carlos …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1998 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
22.07.2025

Zabalik da Elorrion ospatuko dan "Goazen!" kurtso hasierako ekitaldirako izena emoteko epea

2025-2026 kurtsoari irailaren 27an emongo jako hasiera ofiziala egun horretan Jubielu tenplu izango dan Elorrioko Sortzez Garbia parrokian. Zabalik da ekitaldirako izena emoteko epea.

22.07.2025

75. urteurreneko erakusketa, Markinan

Hilabeteotan eleizbarrutia zeharkatzen diharduan "Gogoratu, bizi, amestu" erakusketa Markinara heldu zan atzo. Erakusketa honek eleizbarrutiaren 75 urteko historiako une gogoangarriak jasoten ditu. Bederatzi paneletan, hirurogeta hamabost urteko historia kontatzen da eta hamargarren panela, "Etorkizunari begira", zuriz dago eta ikusleei euren ametsak idatzi eta batera jarteko aukera emoten deutse. 

22.07.2025

Amaitu da “SanFran 2025” uri-kolonia eta lan-kanpamentua

Beste urte batez, uztailaren aste biz, Caritas Bizkaia erakundeak, monja pasiotarrek eta jesuitek zerbitzua, boluntario-lana eta fedea buztartu dituan esperientzia burutu dabe. Sevilla, Oviedo, Madril eta Bilboko gazteek parte hartu dabe, talde koordinatzaileagaz batera. 

21.07.2025

Asteburuan, Karmeneko Ama eta Francisco Beraskola dohatsua

Atzo -domeka-, "giro ederra lagun ebela", Karmeneko Amaren egunaren errepikapena ospatu eben Arteagazko Zandokizen. Ehun eleiztar baino gehiago batu zan eta ermitan danentzako lekurik ez zanez, kanpoan ospatu eben meza. Gehiago jakiteko: hemen. Beste alde batetik, Gordexolako Beraskola auzoan, Francisko Beraskola dohatsuarenganako jaieradunak landetara igo ziran eta dohatsuari eskainitako ermitan honen omenezko Eukaristia ospatu eben. Azaldu ebenez, "aurton, gainera, arrazoi berezia izan dogu eskerrak emoteko, inguruotan jaio zan frantziskotarra dohatsu autortu dauan agindua dala-eta". Esker …

21.07.2025

300 lagun inguru familien egunean, Muskiz eta Ortuellako eskaut kanpamentuan

Muskiz eta Ortuellako Goizale eta Lurgazte eskaut taldeek 300 lagunetik gora batu ebezan atzo, Antoñanan (Kanpezu) egin daben kanpamentuaren amaieran.

21.07.2025

Confer Bilbao: Akonpainamendua biziera erlijiosoan

Confer da Eleizbarrutian biziera erlijioso aktiboan akonpainamendua eta sustapena eskaintzen dauan erakundea. Oraintsu barritu dabez karguak: Javier Lorenzo La Salleko anaia da presidente barria, Lourdes Crespo hirugarrendar kaputxinoa, presidenteordea eta MIguel Angel Garcia salestarra, batzordekidea. Felix Oronoz eta Mª Luz Hormaza, hurrenez hurren batzordeko presidente eta presidenteorde izan diranak, Bizkaitik kanpora bialdu dabez beste kargu batzuetara. 

20.07.2025

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

19.07.2025

"Urdaibaiko organoak" organo-jaialdiaren lehenengo kontzertua Mundakan

Aurton, Urdaibaiko organoak jaialdiaren hogeigarren ekitaldia ospatuko da. Gaur -zapatua-, ospatuko da lehenengo kontzertua Daniele Ferrettiren eskutik Mundakako Andra Mari eleizan, 20:00etan.

18.07.2025

Gaur hasiko da Lekeition “Itxas Soinua” jaialdia

Lekeitioko "Itxas Soinua" nazinoarteko jaialdiaren 45. ekitaldian, bost proposamen egin dabez, musika klasikoa eta modernoa buztartuz. Gaur arratsaldez emongo jako hasiera jaialdiari Andra Mariaren Zeruratzea basilikan. Xabier Zeberiok 'Pause' bere azken lana aurkeztuko dau Iñar Sastre pianoan dala. 

17.07.2025

Karmeneko Amaren egunean Santurtzin ataratako argazkiak

Milaka lagun batu zan atzo Santurtzin itsas prozesinoan, ehun ontzi ingururen partaidetzagaz ospatu zan jaietako ekitaldirik jentetsuenean. Goizez, On Joseba Segura gotzaina izan zan buru Meza Nagusian, Gorka Deuna eleizan eta, arratsaldez, Sergio Buiza lurralde bikarioa buru zala ospatu zan itsas prozesinoa.

Emaitzak orrialdeka