Bere homilian, Kuriakosek Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuaren izate eta egitearen euskarri diran hiru zutabe nagusiak nabarmendu ebazan
Honeek dira zutabeak: espiritualtasuna, apostolutza eta adiskidetasuna.
Dei egin eutsen bertaratutakoei, “a seguir siendo testigos del Evangelio en su vida cotidiana y a mantener vivo el compromiso cristiano que caracteriza a Vida Ascendente/Bizian Gora”. “La jubilación no significa retirarse de la misión de la Iglesia. Al contrario, la experiencia acumulada, la sabiduría de los años y el testimonio de una vida vivida en y desde la fe son un valioso servicio para la comunidad cristiana y para la sociedad”, nabarmendu eban Jobishek.

Eukaristiaren ostean, mahaiaren inguruan alkartu ziran poz eta hurkotasunezko giroan. Amaiera bikaina emon jakon, beraz, otoitza, heziketa eta bizikidetza buztartu dituan urteari. Aukera ona izan zan, gainera, urteko ibilbideagaitik eskerrak emoteko, eta fedeagaz eta Eleizaren bizitzagaz konprometitutako jubilatu eta nagusien arteko adiskidetasunezko lokarriak estutzeko.
Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuaren ereserkia:
Vida Ascendente/Bizian Gora 60 urtetik gorako pertsona nagusien eleizbarrutiko mobimentua da. Bilboko Eleizbarrutian, 1987an sortu zan.
Hiru helburu nagusiak: nagusien arteko adiskidetasuna, fede bizitza sakon eta eguneratua eta apostolutza.
Heziketa:
Pertsona nagusien mobimentu honek heziketa eta ospakizunetan parte hartzeko aukera eskeintzen dau. Manuel Heredia da kontsiliarioa eta Mª Jesus Beascoechea presidentea.







