02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Lekeitioko pobreziaren mapa mugatuz
04.05.2023

Lekeitioko pobreziaren mapa mugatuz

Gaur, Lekeitioko parrokian, ezohiko jarduera izango da. Euren lana Lea-Artibain egiten daben Bizkaiko Caritaseko hiru kidek berbaldia eskainiko dabe kostaldeko herriko pobreziaren mapa mugatuz. Hitzordua arratsaldeko zazpietan da eta inguruko eleiztarrek Bilboko Eleizbarrutiko Egitasmoak jarritako erronkei erantzuteko aukeratutako lehentasunezko erantzuna da.

`Pobreziaren mapa Lekeition- El mapa de la pobreza de Lekeitio´ goiburua dau gaur arratsaldeko zazpietatik aurrra parrokien izango dan ekitaldiak.

Alicia Suso, Igor Badiola eta Jaione Conde Bizkaiko Caritaseko Lea-Artibaiko langileek eskainiko daben berbaldia, inguru honetan, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren testuinguruan aurreikusitako jardueretako bat da.

Jose Agustin Maiz parrokoak nabarmendu dauanez, “alkarte lez aurrez aurre dogun erronkarik nagusienetakoa pertsonarik ahulenen aldeko zerbitzua da”. Honen haritik, bere ustez, “ibilbide luzea dogu pertsonarik ahulenen eta gizarte zuzentasunaren alde egitean”. Esparru honetan, gaur gogoeta egingo da “azkenei” zuzendutako ekintzak martxan jarten laguntzeko.

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoa Lea-Artibain

Bilboko Eleizbarrutiak bere jardunbidearen ardatz dan Egitasmoa bultzatzen dihardu. Jente askok parte hartu dau hainbat alderdi barne hartzen dauan eta Bizkaiko Eleizaren aniztasuna islatzen dauan bide-orriaren lanketan. Parrokia, erakunde… bakotxean, era jakin baten zehazten dihardue. Eta, esate baterako Lekeition, ekintza zehatzak antolatu dabez lau erronkei jentaurrean erantzuteko. Maiatzaren 11rako jarrita dago hurrengo hitzordua eta orduan Juanjo Elezkano abeslariak kontzertua eskainiko dau.

https://twitter.com/DiocesisBilbao/status/1649718849384726530?s=20
Acto de Euskaltzaindia en la basílica (Miren Agur Meabe, nueva académica)
Basílica de Lekeitio