20-04-2024 Sábado, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Jarduera ugari Migrazinoetarako Eleizbarrutiko sailean
05.05.2023

Jarduera ugari Migrazinoetarako Eleizbarrutiko sailean

Gaur hasiko dira Madrilen Migratzaileen aldeko sailetako ordezkari eta eragileen jardunaldiak. Gizarte Pastoraltza eta Giza Sustapenerako Gotzain Batzordeak antolatzen ditu maiatzaren 7ra arte -domeka- ospatuko diran topaketal. Marije Calvo Migrazinoetarako Pastoraltzako Bilboko arduranuna izango da jardunaldiotan eta, beragaz batera, David Garrido diakono eta alkarte latinoamerikarreko kidea eta Gladys Arriola eta Wilber Rodrigo Leon alkarte bereko kideak. Beste alde batetik, arlo honetan bada beste hitzordu garrantzitsu bat be datorren maiatzaren 25ean, Afrikaren egunez Giza liburutegiak ospatuko dira-eta. Burtsaren Bilboko eraikinean migrazinoari buruzko hainbat kontaketa entzun ahal izango da zuzenean. Hilero lez, 'Bizkaia isilik' bilkura isilek errefutxiatuen eta etorkinen duintasuna eta errespetua aldarrikatuko dabez hilaren azken eguaztenez, hain zuzen be, maiatzaren azken egunean. Afrikako, Txinako eta Hego Amerikako alkarteen eukaristiak ohiko lekuetan ospatuko dira. 

Marije Calvo migrazinoetarako Bilboko Eleizbarrutiko saileko arduradunak etorkinengan eta Eleizak arlo honetan egiten dauan lanean arreta jarriko daben jardunaldiotan parte hartuko dau,

Madrileko gotzain laguntzaile eta Migrazinoetarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Saileko arduradunak emongo deutse hasiera jardunaldiei. Hainbat esperientzia batera jarriko da, esate baterako, bilkura isilak, alkarte abegitsuak eta kulturartekoak, e.a.

Migrazinoari buruzko lekukotasunak

Bigarren urtez jarraian,  `Giza liburutegiak’ deitutako ekimena garatuko da Bilbon, Migrazinoetarako Mahaitik antolatuta. Ekitaldia maiatzaren 25ean izango da, 19:00etan, Burtsaren Bilboko eraikinean. Hainbat herritartasuneko pertsonek alkarrizketan jardungo dabe, alkartea onarpen, tolerantzia eta giza batasun handiagora eroateko asmoz. Ikuspuntu barritzaile honek aurre egin gura deutse estigma, estereotipo eta aurreritxiei lagunarteko solasaldiaren bidez. Aniztasunetik ulermena eratzea da ‘Giza liburutegien’ helburua, gai garrantzitsuei buruzko benetako solasaldietarako eremua ahalbideratuz.

Giza liburutegien lekukotasunen lehenengo ekitaldia

Jatorrian Danimarkako egitasmoa da

Egitasmo hau Danimarkan sortu zan 1993an, Dany Abergel, Asma Mouna eta Ronnib Abergelek Kopenhagen gauetan hedatuta egoan indarkeriaren arazoa konpontzeko jarduera asmatu ebenean, euren lagun batek sastakatze bortitza (zorionez bizirik iraun eban) jasan eta gero.Stop the violence GKEa sortu eben lehenengo eta sentiberatazuna bizteko eta heziketarak kanpaina burutu eben gazteen artean indarkeriaren inguruan kontzientzia sortzeko. Jarduera honen arrakastatik sortu ziran Human library deitutakoak nazinoarteko mobimentu lez (2000).

Afrikako, Txinako eta Hego Amerikako alkarteen mezak

Afrikar meza San Anton eleizan ospatzen da hilaren lehenengo domekaz. Beraz, datorren domekaz, maiatzak 7, Eukaristia ospatuko da, 12:30etan. Kurtsoko azken meza afrikarra ekainaren 4an ospatuko da. 

Meza latinoamerikarra San Luis Beltran parrokian ospatzen da hilaren azken domekaz, 17: 30etan. Ekainaren 11an ospatuko da alkarte honen kurtsoko azken meza. 

Meza txinatarra domekero ospatzen da Indautxuko Karmeneko Ama parrokian, 17:30etan, eta udan be ospatuko da.

Afrikar mezaren kartela
Afrikar mezaren kartela
2023ko apirileko meza latinoamerikarra
Meza latinoamerikarra, apirilaren 30ean