20-04-2024 Sábado, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Emakumeei eta arrantzari buruzko egitasmoa aurkeztu da Ondarroan
06.05.2023

Emakumeei eta arrantzari buruzko egitasmoa aurkeztu da Ondarroan

Labayru Fundazinoak 'Geu be bagara itsasoa' egitasmoa aurkeztuko dau gaur Ondarroan. Ikus-entzunezko formatuan, Bizkaiko kostaldeko emakumeen askotariko ogibideen ingurukoak jasoten dira. Alde batetik, dokumentala emongo dabe eta, bestetik, mahai-ingurua egingo da 18:00etan, Kofradia Zaharrean. Akaitze Kamiruagak Eleizbarrutiko fundazinoak burutu dauan len etnografikorako alkarrizketatu dauan hainbat emakumek parte hartuko dau.

Gaur aurkeztuko da Ondarroako Kofradia Zaharrean `Geu be bagara itsasoa´ Labayru Fundazinoaren egitasmoa. Ikerketa-lan honetan, Bizkaiko kostaldeko 20 berri-emoile ingururi egin jako alkarrizketa. Euren lekukotasuna emon daben emakumeak hiru belaunalditakoak dira eta euren bizipenak izan dira lan hau burutzeko oinarri eta informazino-iturri. Euskarri bitan aurkeztuko da: 165 orrialdetako liburua eta 12 ikus-entzunezko. 

Presentación de `Geu be bagara itsasoa´ por parte de Labayru Fundazioa

Eleizbarrutiko aldizkarian

Alkarren Barri-Comunicación Bilboko Eleizbarrutiak hilero argitaratzen dauan aldizkariak, arrantzaren arloan emakumeek egin izan daben eta egiten daben lanari buruzko kapituluak argitaratzen dihardu hilez hil.

Maiatzari dagokion alean, arrain-salmentari, eta zehatz-mehatz sardina-saltzaileei buruko kapitulua jaso da. Maria Jesus Martinez barriemoileak jakinarazo dauanez, adibidez, “Santurtzin, sardina-saltzaileak goiz altxatzen ziran”, kalez kale saltzeko. inguruan, herriz herri ibilten ziran euren salmahai ibiltariagaz. Baina, kaleko salmentari uko egin beha izan eutsen “osasun-kontuengaitik”.

Geu be bagara itsasoa
`Geu be bagara itsasoa´ aurkeztuko da gaur Ondarroan
Puerto de Lekeitio