Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Omenaldia euskal emakume musikagileei lan garaikideei Gizakundea eleizan
24.11.2026

Omenaldia euskal emakume musikagileei lan garaikideei Gizakundea eleizan

Datorren eguenez, azaroak 26, "Iraganeko oihartzunak, gaurko ahotsak" kontzertua ospatuko da Atxuriko Gizakundea eleizan, 19:00etan.Está diseñado por la Emakume Sortzaile eta Artistak-ESAS Sareak eratutako kontzertua da eta ganbara-musika eta euskerazko kontaketa eszenikoa batuko dabez. Mende bi inguruko historia kontatuko da, hiru emakume musikagileren lanen eta kontzerturako beren-beregi sortutako bost pieza barriren bidez. Ana Hernandez Sanchiz aktore eta kontalariak egingo dau hari eroalearena. Sarrera doan leku guztiak bete arte.

Kontzertzuak euskal emakume musikagile historikoen ondarea berreskuratzeaz batera, pieza ezezagun barriak aurkeztuko ditu emakume sortzaile gazteen eskutik.

Bilboko Udalak antolatu dau kontzertu hau gazteen talentuaren garrantzia azpimarratzeko, genero-ikuspuntua eta euskeraren erabileraren sustapena txertatuz. Hitzordu hau Bilboko Udalak urte osoan, uriko auzoetan, eskeintzen dauan kultur programazinoaren barruan dago. 

Kontzertuak euskal musika-aniztasunaren erakusle diran hiru emakumeren ondarea berreskuratu gura dau: Julie Adrienne Karrikaburu (1827-1898), Madame de Villéhélio izenez ezaguna, abeslari, piano-jole eta aitzindari Zuberoako doinuen batze eta jagotean. Bere lana Souvenirs des Pyrénées (1869) bilduman jaso zan. Emiliana de Zubeldia (1888-1987), piano-jole, musikagile eta irakasle nafarrak Europa eta Amerikan -batez be Mexikon- garatu eban bere ibilbide profesionala. Errepertorio zabala da berea, piano, ahots, abesbatza, ganbara eta orkestrarako mudika konposatu ebalarik. Lourdes Iriondo (1937-2005), abeslari, musikagile et idazle donostiarra, oinarrizko euskal abestiaren barrikuntzan eta Ez Dok Amairu mobimentuan, bere jarduera artisktikoaren bidez euskeraren kultur eta hizkuntza sustapenean lagundu ebana. 

Laura Beelek egindako musika-konponketek emakume musikagile honeen ondareari ganbara-musikaren alderdi barria gehitu deutsoe eta emakume musikagile garaikideek beren-bereki ekitaldi honetarako konposatu dabezan 5 pieza ezezagunakaz lotzen dabe: GU, Eva Ugalderena; La casa del sueño, Nerea Albena; Amadas, Paula Olazena; Ítaca, Iratxe Ibaibarriagarena eta Zalantzarekin dantzan, Hatxerena.

www.bizkeliza.org

Gizakundea eleiza

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Musika, Parrokiak