Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Dolores Sopeña Institutuko alkarteak amaiera emongo deutse 125. urteurrena ospatzeko ekitaldiei
24.11.2026

Dolores Sopeña Institutuko alkarteak amaiera emongo deutse 125. urteurrena ospatzeko ekitaldiei

Doloares Sopeña Institutu Katekistak kapitulu historikoari amaiera emongo deutso Bilbon. 1901etik aurrera langileen familien eta ahulezizko pertsonen ondoan jardun dauan alkarte erlijiosoak agurreko Eukaristia ospatuko dau bihar arratsaldeko bost eta erdietan, Karmengo Ama eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Eleizkizunak amaieta emongo deutso Institutuak Bilbon burutu dauan 125 urteko ibilbideari.

Orain arte BIlboko alkartean egon diran hiru erlijiosak Loiolara doaz, Institutuak nagusientzat daukan etxera. Beraz, orain dala 125 urte hasitako aldiari amaiera emongo jako. Fundatzaileak -Ama Agueda Perez, sor Maria Juaristi eta sor Ignacia Valles- 1911an heldu ziran Bilbora, hain zuzen be, kongregazinoaren hamargarren etxea zabaltzera.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: