Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Ahalmen-Urritasunak 5 Eukaristia desgaitasuna daben pertsonen eguna dala-eta
25.11.2026

Eukaristia desgaitasuna daben pertsonen eguna dala-eta

Urtero, abenduaren 3an, Desgaitasuna daben Pertsonen Nazinoarteko Eguna ospatzen da. Hori dala-eta, datorren zapatuz, azaroak 28, Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, eta zuzenean web honen bidez. Beste batzuetan lez, desgaitasunari lotutako Eleizbarrutiko askotariko errealitate eta taldeek parte hartuko dabe. FRATER; gor eta gor-itsuen pastoraltza; CECO, Fede eta Argia... Deialdia, danontzat da.

Desgaitasuna daben Pertsonen Nazinoarteko Eguna

Desgaitasuna daben Pertsonen Nazinoarteko Eguna
Desgaitasuna daben Pertsonen Nazinoarteko Eguna

Eleizbarrutiko ordezkaritza desgaitasunaren inguruko heziketan

Ebanjelizazino, katekesi eta katekumenotzarako Gotzain Batzordeak heziketarako saioak ospatu ditu azaroaren 20tik 22ra, desgaitasunaren arloan jarduten daben eragile ebanjelizatzaileei zuzenduta, “Eleiza danon etxe egin dagigun” gaiaren haritik. 

Desgaitasuna daben Pertsonen Nazinoarteko Eguna

Hainbat eleizbarrutitako 50 lagun inguruk parte hartu dau hHeziketarako saio honeetan, besteak beste, Bilboko 5 lagunek: Itzi Esteban Alonsotegiko parrokiako katekistak, Maite Morezuela Rekaldeko parrokiako kideak, Alejandro Badiola ikastetxe bateko gela egonkorreko irakasleak, Manu Basanta Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako kideak eta Sergio Buiza Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaritzako desgaitasunaren pastoral arloko kideak. 

Desgaitasuna daben Pertsonen Nazinoarteko Eguna

Sergio Buizak izan zan hizlarietako bat

Berbaldi bi eskeini ebezan biltzarraren hasieran. “Etxe bakarra pertsona guztientzat: desgaitasuna daben pertsonak Eleizaren bizitzan”, Sergio Buizaren eskutik eta “Ebanjelizazino eta desgaitasuna daben pertsonei laguntzeko katekesiaren eragile”, Sevillako eleizbarrutiko Mª Peña Madriden eskutik.

Desgaitasuna daben Pertsonen Nazinoarteko Eguna

Otoitzaldiak eta ospakizunak, lekukotasunak eta desgaitasunezko askotariko errealitateen aurkezpen eta horreen inguruko alkarrizketak izan ziran. Harrera eta akonpainamenduaren garrantzia nabarmendu zan eta lagungarriak egokitzea ezinbesteko dala esan eben.

Datozan hilabeteetan, Eleizbarrutietan antzeko heziketa eskeintzeko aukera aztertuko da.

2026ko boiburua: “Hurreratu begirada, hurreratu bihotza” (Abesti-bideoa): «Acerca la mirada». Jornada Internacional de las personas con discapacidad

EGB: abenduak 3, Eleizak bat egiten dau Desgaitasuna daben pertsonen Nazinoarteko Egunagaz

Desgaitasunaren arloan jarduten daben eragile ebanjelizatzaileentzako heziketa- jardunaldiak Madrilen