Pastoral Barrutiko parrokietako katekesiko familia eta umeen parte hartzea nabarmena izan zan. Gaztenahia taldeko gazteak arduratu ziran, katekistakaz batera, txikienak eentretenitzen eta eurakaz jarduerak egiten. Jentearen parte-hartzea eragin eben jarduerak egin ziran eta emaitzak Eukaristian aurkeztu ziran puzzlea osotuz eta taldeek landutakoa batera jarriz.



Helduak une esanguratsu bitan alkartu ziran goizez:
Heziketa: Jose ALberto Guemes PBko moderatzaileak «solasaldia Espirituan».dalakoari buruzko aurkezpena egin eban. Sinodo-bitarteko honen sena, oinarriak, espiritualtasuna eta alkarte bizitzan bizitzeko jarrerak azaldu ebazan.
Alkarte gogoeta: Aurretik Errekarte eta Barakaldo Pastoral Barrutietan sinodoaren inguruan egin zan baterako batzarrean aukeratutako ekintzan oinarritu zan talde-lana: zelan izan alkarte abegitsuago eta irekiago, gazteei presentzia eta protagonismoa emongo deutsen alkarte.




Eucaristía y convivencia solidaria
Eukaristian batera jarri eben goizeko lana. Esker ona adierazo eben Eleiza baneratzaile eta abegitsu lez bide egiteagaitik Errekarten, Barakaldogaz eta eleizbarruti osoagaz bat eginda.


Amaieran, katekesiko familiek eta Gaztenahia taldeko gazteek alkartasunezko pintxo-potea antolatu eben. Han batutako dirua Caritasen Auzobizibide egitasmora zuzenduko da. Pastoral Barrutiaren anagrama eta goiburua dauan oroitzapenezko baso bana emon jaken partaideei azkenean.



Egunari amaiera emoteko, berrogei lagun inguru batu zan mahaiaren inguruan, egun osoko jai-giroari jarraipena emonez.







