19-04-2024 Viernes, III semana - pascua

Bake eta Adiskidetzarako Pastoraltza

Eleizbarrutian, bake eta adiskidetzearen eremuan jarduera ebanjelizatzailea sustatzea da bere egitekoa.

Gehiago jakiteko eta hartu-emonerako

Arduraduna: Galo Bilbao
Tl.: 944 015 161
E-mail: pazyreconciliacion@bizkeliza.org
Helbidea: Plaza Barria 4-2. 48005 Bilbao

Bake eta Adiskidetzarako Pastoraltzaren inguruko barriak

23.02.2024

Bake Topaketa 2024

Bizkaiko Eleizak ohikoa dauanez, Garizumako lehenengo zapatuz bake eta adiskidetzearen aldeko hitzordua dau, Bake Topaketa.

17.02.2024

Bilboko gotzainak gogoan izan dau Uriarte gotzaina Bake Topaketan

Goizean Ziortzan ospatu dan "Bake Topaketa" bake eta adiskidetzearen aldeko Bilboko Eleizbarrutiko ekitaldian, On Joseba Segura Bilboko gotzainak gogoan izan dau joan dan domekan iktusa jasan ondoren Basurtuko ospitalean egoera larrian dagoan On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua.

16.02.2024

1,9 kilometroko ibilaldia Bolibarretik Ziortzara bakearen alde

Bihar, Garizumako lehenengo zapatuz, 'Bake Topaketa' Bake eta Adiskidetzearen aldeko Bilboko Eleizbarrutiko topaketaren X. ekitaldia ospatuko da. 250 lagun inguruk emon dau izena 9:45etan Bolibarko parrokiako eleizpean. Handik oinez egingo da ibilbidea zistertar monjeen Ziortzako monasterioraino. On Joseba Segura Bilboko gotzainak parte hartuko dau bakearen aldeko ekitaldian …

Bake Topaketa

Bake topaketa 2023

Urte honetan, bake eta adiskidetzearen aldeko topakea –Bake Topaketa– ohiko eran ospatuko da, Garizumako lehenengo asteburuan 2023ko otsailak 25an

AFINANDO LA MEMORIA / MUSIKAGILE, BAKEGILE goiburuaren haritik, dei egiten da jasandako indarkeriaren eta honek eragindako biktimen aurrean izan dogun jarrera eta sentiberatasunaren inguruko gogoeta kritikoa egin daigun, 50 urteotan entzun izan doguzan abestiak gogora ekarriz, musikaren arloan badira-eta bake eta adiskidetzearen kulturaren alde lan egiteko aukerak.

Bake topaketa 2022

“LUCES AL FINAL DEL TUNEL / ITXAROPEN-ARGI PRINTZAK” goiburuaren haritik, eta «Ilunpetan egoan herriak argi handia ikusi dau» (Is 9,1)” txatalak argituta, Maixabel pelikula ikusi eta ondoren zine-foruma egingo da. Pelikularen inguruko horreekaz eta taldean landuko dan bideoagaz, indarkeriatik atarateko jarrerarik positiboenak, biktimenak zein biktimarioenak eta nahiz eta gitxienenak izan, ezagutu eta horreetatik ikasteko.

Dagokiozan artxiboak:

Bake topaketa 2021

EL PASADO QUE SEREMOS / ETORKIZUNEZKO IRAGANA, «Nire Zerbitzariak justizia ekarriko dau egiaz» (Is 42, 3), goiburuaren bidez topaketaren helburua nabarmendu gura da, hau da, kristau alkarteko helduengandik gazteengana oraintsu arte bizi izan dogun indarkeriazko historiaren inguruko oroimena helarazteko lanariekin, erizpide ebanjeliko eta etikoetatik, helarazi daiten oroimen hori eleiz alkarteak adiskidetzerako bidean dan gizarteari egiten deutsan ekarpen baliotsu izan daiten. Jakina, helburu hau lortu ahal izateko, ezinbestekoa da aparteko ahalegina – eleizbarrutian, lurraldean, herri bakotxean- gazteek bat egin daien eleiz topaketa honen aurtengo ekitaldiagaz. Honako honegaz batera bialtzen dogun kartelak guzti hori jaso eta agertzera emon gura dau.

Dagokiozan artxioboak

Bake Topaketa 2020

“CONSTRUYENDO UNA MEMORIA SANADORA / OROIMENA, ASKAPENA”, «Zintzoa oroitua izango da eta onetsia» (Es 10, 7)”, goiburuak topaketaren helburua nabarmendu gura dau: gutako bakotxak egia eta
justiziatik egindako autokritikatik sortu daitekezan oroimenak alkarrizketan jardunez batera jarri, biktimakaz solidario izatea eta giza eskubideen defentsan sendo irautea lortuz, adiskidetzerako bidean gizarteari eskainiz.

cerrar

Estekak