03.11.2026

Oroimenaren Eguna

2010etik aurrera, azaroaren 10a egun esanguratsu bihurtu da euskal gizartearentzat eta gure Eleizarentzat.

2010etik aurrera, azaroaren 10a egun esanguratsu bihurtu da euskal gizartearentzat eta gure Eleizarentzat. Egun hau aukeratu eben, urteko 365 egunen artean, bakarrik horretan ez dalako izan hildakoak eragin dituan atentaturik. Egun horrek gertatutakoa eta sekula gehiago gertatu behar ez dauana gogorarazoten deusku. OROIMENA egiteko eguna da.

Testuinguru honetan, Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordetik dei egien deutsuegu lagungarriok landu eta adiskidetzearen inguruan gogoeta egin dagizuen. Egun hau aukera ona izan daiteke proposamena alkartean aurkezteko eta otsailaren 13an ospatuko dogun Bake Topaketaren prestaketa lez lantzeko.

Aldi berean, kristau alkarte osoari dei egin gura deutsagu askotariko erakundeek egunotan antolatu dagiezan ekitaldietan parte hartu dagian. Gehiago jakiteko hemen.

Dagokiozan artxiboak:

Dinámica PyR 26-27 PDF

Dinámica PyR 26-27 WORD