03.11.2026

Carmen Bernabek “Ministerioak eta kristautarunaren jatorriak” mintegia koordinatuko dau

Zabalik da, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatuta, azaroaren 13an hasiko dan "Ministerioak eta kristautasunaren jatorriak" mintegian parte hartzeko izen-emotea. 

Carmen Bernabe teologoak koordinatuko dau Barria eraikinean (Plaza Barria, 4. Bilbao), hilaren 1. barikuz (10:00etatik 12:00etara) ospatuko dan mintegi hau. Egun honeetan izango da: azaroak 13, abenduak 11, urtarrilak 15, otsailak 12, martxoak 12 eta apirilak 23. 

“Ministerioak eta kristautasunaren jatorriak”: historiako lehenengo mendeetan ministerio edo zerbitzuen askotariko garapena ezagutzeko eta ikasteko.

Gehiago jakiteko eta izena emoteko: 94 479 56 53 telefonoan edo idtp@idtp.org helbide elektronikoan.

etpi

Kurtsorako egitasmoa ETPIan: Hemen.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: