02.11.2026

Francisco de Beraskolaren beatifikazinoa, argazkitan

Zapatuz, urriak 31, bost martiri, tartean Gordexolan jaiotako Francisco de Beraskola frantziskotarra, dohatsu autortu dabez Savannahn (Georgia. EEBB). Kerman Lopez bikario nagusiak eta joan dan kurtsoaren amaieraara arte Gordexolako parroko izan zan Ernesto Bilbao hantxe izan ziran, Beraskola sendiko hainbat kidegaz batera. Azaroaren 7an, esker oneko jardunaldia ospatuko dabe II. bikaritzan. Ekitaldi nagusia, On Joseba Segura buru dala San Juan del Molinar tenpluan eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Eukaristia izango da. 

Kurutzea buru zala, prozesinoa egine emon eutsoen hasiera eleizkizunari. Kurutzearen atzetik, hainbat taldetako laikoak joan ziran, diakono eta abadeak -300 inguru- eta 30 gotzain. Guzti honeen atzetik Frank Leo kardinal eta Aita Santuaren Legatua.

Beraskola

Beraskola
Beraskola
Beraskola
Beraskola
Kerman Lopez Bilboko bikario nagusia (bigarrena eskumatik hasita).
Beraskola
Ernesto Bilbao abadea, sarrerako prozesinoan

12.000 lagun inguruk bete eban aretoa. Savannahko gotzainak dohatsu barrien bizitzaren azalpena egin eban eta kardinalak Francisco de Beraskola eta Georgiako lau frantziskotar martiriak dohatsu autortzen dituan gutun apostolikoa irakurri eban euren eguna irailaren 22an ospatuko dala adierazoz.

Beraskola

Beraskola
Alex Bilboko eleizbarrutiko ordezkarietako batek irakurri eban bigarren irakurgaia.
Beraskola
Beraskola

Ekitaldiaren inguruko zenbait barri:




www.bizkeliza.org

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Dohatsua, Gordexola