11-12-2024 Miércoles, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Sin categorizar 5 Uriarte gotzainak 90 urte beteten ditu gaur

On Joan Maria Uriarte Goiricelaya 1976.eko irailaren 17an izendatu eben Bilboko gotzain laguntzaile eta urte bereko urrian ordenatu zan gotzain. Bilboko Eleizbarrutiko administratzaile apostoliko izan zan On Antonio Añoverosek 1978an karguari uko egin eutsanetik On Luis Maria Larrea 1979.eko otsailaren 16an Bilboko gotzain izendatu eben arte. Beste hamabi urtez izan zan gotzain laguntzaile. 1991ean, Zamorako gotzain izendatu eben. Gotzainen Sinodoaren Europarako II. Batzar berezian parte hartu etan. Sinodoa 1999.eko irailaren 26tik urriaren 17ra ospatu zan Vatikanoan eta Gotzainen Batzarrak aukeratutako kide lez parte hartu eban. 2000ean, Donostiako gotzain izendatu eben eta hamar urtez izan zan gotzain, On Jose Maria Setienen lekua hartu ondoren. 2009an karguari uko egin eutsan adinarengaitik.

Orain dala aste batzuk Bizkaia Irratian emon eban alkarrizketan adierazo ebanez, “esker oneko” agertu zan autorpena prestatzen diharduenakaz. Bere esanetan, 90 urteen eraginez, gorputzak eta buruak “lasaitasuna, bakea eta eguneroko ohiturak” eskatzen deutsez, baina “ilusinoz beteta” dago, Bere ustez, bidelagun izan dituanakaz alkartzeko eguna da.

https://youtu.be/whU53KC5oUc