18-07-2024 Jueves, XV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Portada 5 “Rezamos con los niños / Alkarrekin Otoitzean” tailerra
25.01.2011

“Rezamos con los niños / Alkarrekin Otoitzean” tailerra

“Rezamos con los niños / Alkarrekin otoitzean” goiburupean, otsailaren 5ean, zapatuz, Laikoen Apostolutzarako Ordezkaritzak antolatutako “tailer” bat egingo dabe Barrian (Plaza Barria, 4), 6 eta 12 urte bitarteko mutiko eta neskatoentzat, familia, katekistak, monitoreak, irakasleak... lagunduta.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Belen Rodero Laikoen Apostolutzarako Elizbarrutiko Ordezkari eta, Javier Oñate eta Anatxu Díaz Beitiagaz batera, antolatzaileetako bat danak zera nabarmentzen dau: “ez gara kristinau jaioten, apurka-apurka kristinau egiten gara funtsezko ikaskuntza batzuen bitartez, besteak beste eta batez be, otoitzaren bitartez. Eta beste gauza batzuetan lez, otoitz eginez ikasten dogu otoitz egiten. Ikasten dakien beste batzuekin otoitz eginez; beste barik, arte honetan barria danak otoitz egiten dauan lez otoitz eginez; gogotsu otoitz eginez, lurralde barri eta deigarrian murgiltzen danak egiten dauan lez… Alkarregaz otoitz egiten dogu Jesusek “gure” esateko dei egiten deuskulako, batera jardunez alkarri laguntzen deutsagulako eta alkar aberasten dogulako. Otoitz egiten dogu, otoitza fedearen arnasketea dalako”.
Tailer hau aurkeztean, antolatzaileek dei egin gura dabe, nagusi eta txikiek alkarregaz otoitz egin daien: familian, kafeko taldean edo eskaut taldean, koadrilan… “Jaungoikoak gutako bakotxari berba egiten deuskulako eta erantzun asko dogulako Berarentzat. Bere ahotsa entzungo dogu, zer dinoskun argituko, bihotzetik sortzen jakuzan era desbardinekin erantzungo… baina ALKARREGAZ… Zatoz, danok batera otoitz eginez otoitz egiten ikasiko dogulako!
 
Jarduera hau Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4, Bilbao) egingo dabe otsailaren 5ean 10:30etatik 13:30ra. Plazak, mugatuak dira. Izena emoteko edo barri gehiago jasoteko, 94 479 56 13 telefonora deitu edo das1@barria.net helbidera idatzi (izena emoteko, aitatu zenbat ume izango diran, zein adinetakoak, zenbat laguntzaile joango dan, hartuemonetarako persona eta telefonoa). Taldeka joateko asmoa izan ezkero, 10 ume bakoitzeko hiru laguntzatile/monitore behar dira.