19-07-2024 Viernes, XV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Portada 5 Con tu dinero… Zure diruarekin…
18.01.2013

Con tu dinero… Zure diruarekin…

“Konturatzen ete da gizartea diruaz egiten dauan erabilereaz?”, galdera eginez aurkezten dau “Setem Hego Haizea” taldeak “Con tu dinero … Zure diruarekin…” dokumentala, “banku-erakundeen jarduera txar batzuk agertzera emoteko” asmoagaz. Egoera honen aurrean badagoz bestelako aukera batzuk: banka etikoa, ekonomia alternatiborako sareak… “Dokumental honetan –dinoe aurrerago- ez dogu katedra ezarri gura. Bakotxak bere ondorioak atera daizala da gure nahia”.

Dokumentala Euskadiko hiru uriburuetan emongo da: bihar, martitzena, Gasteizen; eguaztenez, Bilbon eta eguenez, Donostian. Bilbon, emonaldiaren ostean, solasaldi laburra izango da, Iker Espuñez zuzendariaren eta Fiare eta SETEM Hego Haizea taldeetako Peru Sasiaren partaidetzaz
Emonaldiak, beraz, egun, leku eta ordu honeetan izango dira: urtarrilaren 22an, martitzenez, 19:00etan Guridi zinemetan (San Prudencio, 6 – Vitoria-Gasteiz); urtarrilaren 23an, eguaztenez, 19:30etan, Golem Alhóndiga zinemetan (Arrikibar plaza, 9 – Bilbao) eta urtarrilaren 24an, eguenez, 19:00etan, Koldo Mitxelena Kulturenean (Urdaneta, 9 – Donostia). Sarrera doan da leku guztiak bete arte. Konbidapenak eskuratu gura izan ezkero, 94 479 36 64 telefonora deitu.