22-07-2024 María Magdalena
Bizkeliza 5 Portada 5 Ministerio ordenaturako hautagaitza katedralean
17.12.2015

Ministerio ordenaturako hautagaitza katedralean

Bihar, domekea, abenduak 20, Jorge Ugalde eleizbarrutiko abadegaietako batek bere hautagaitza aurkeztuko deutso Gotzainari, ministerio ordenaturako hautagai lez onartua izan daiten.

Hilero, hirugarren domekan, bokazinoen aldeko Eukaristia eta otoitzaldia ospatzen da Bilboko Santiago Katedralean, on Mario Izeta Eleizbarrutiko Gotzaina buru dala. Hilebete honetan, biharko egunez –domekea, abenduak 20- egingo dan ospakizunean, Jorge Ugalde abadegaiak ministerio ordenaturako hautagaitza aurkeztuko dau. Aurten sartu diran hiru barriakaz, gaur egun 12 abadegaik prestatzen dihardue Bilboko Seminarioan.