22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Misiones 5 Gaur jai handia Urkiolan, pobreen santuaren egunez
13.06.2022
San Antonio eguna gaur

Gaur jai handia Urkiolan, pobreen santuaren egunez

Gaur Paduako San Antonio egunez jai handia ospatzen dihardue Urkiolako santutegian. Bidaiaren eta pobreen zaindaria dana gogoratzen da gaur. Jai giroa, ortuarien azokea eta abelburuak ez dira falta izan meza ospakizunekin batera. Lehenengoa goizeko hamarretan izan da eta goizeko azkena, ordubatetakoa. Meza Nagusian Alex Alonso lurralde bikarioa izan da buru eta Angel Mari Peñagarikano eta Millan Telleria bertsolariek jarri dabe puntua. Datorren domekan, ekainaren 19an, errepetizino eguna ospatuko da.
Han sido dos años sin feria agrícola y ganadera pero, el Día de San Antonio, "no hemos dejado de celebrar la festividad, porque las misas no se han interrumpido", decía Félix Moreno el responsable de la Abadetxea alegrándose del aumento de la afluencia de fieles al entorno del santuario. Una ocasión propicia para que los ganaderos y los baserritarras muestren sus mejores productos. La afluencia al santuario ha vuelto a recuperar los números anteriores a la pandemia en un ambiente fraternal, alegre y solidario. Responsables de la Unidad Pastoral Oiz Anboto están vendiendo productos elaborados por mujeres de Kaikor (Kenia) y artículos religiosos de la Abadetxea. 

Gaur jai handia dogu Urkiolan. Nabarmena da pandemia eta gero, jenteak barriro nahi dituala lehengo ospakizun garrantzitsuak berreskuratu. Holan igarri da behintzat gaur Urkiolako San Antonio egunez. Goizeko lehenengo ordutik, kotxeen eta autobusen joan-etorria gelditubakoa izan da. Eta hori, behe-lainoa eta euri lanbroa egozala santutegi inguruetan.

gaur jai handia Urkiolan

Barriro, jai handia Urkiolan

Urte bi eta gero, barriro antolatu da azokea. Ortuariak, ogiak, gaztaiak, zurezko makilak, erroskilak… danerik egon da gaur eta zelan ez, taloa eta txorizoa be ez dira falta izan. Ganadu zaleak be pozik abelburu ederrak egon dira-ta.

Abereak Urkiolan gaur jai handia

Mezetara jente ugari

Gaurko egunez mezak be ugariagoak izaten dira. Meza Nagusirako, 12etarako, jente ugari egon da sartzeko zain aurrekoa amaitu arte. Hamaiketakoan Abade Etxean gaur egun bizi dan misiolari bakarra, Antonio Medinabeitia izan da mezaburu.

Alkartasunezko produktuak saltzeko dendea

Jaione Lopez Kaikorren (Kenian) egon zan misiolari. Gaur, bertako emakumeek egindako produktuak saltzen egon da Oiz-Anbotoko Pastoral Barrutiko Esti Duranegaz batera. Horrez ganera, abade etxeko artikulu liturgikoak be euki dabez saltzeko. Pozik egon dira, jentea ondo erantzuten dabilelako. Gaur, jai handia Urkiolan.

Jaione Lopez eta Esti Duran. Errepetizino domekan be dendea zabalik egongo da.
Vitral, en el santuario de Urkiola